Uren prezioa, kostua eta balioa, 3 gauza ezberdin.

Uren prezioa, kostua eta balioa, 3 gauza ezberdin.

Uren prezioa, kostua eta balioa, 3 gauza ezberdin.

Egun, Euskal Herrian naturaltasunez hitz egin daiteke uren arteko ezberdintasunaz bai eta bere ezaugarrietaz, garai batean bezala. 2019. urtean Alzola hartzekodunen lehian murgildu zenetik 7 urte igaro dira. Bitarte honetan, uraren inguruko elkarrizketak ezagutzan oinarritzeko joera hartu du eta publikoaren atal haundi batek berea egin du ur ezberdinen inguruan iritzia emateko gaitasuna.

Altzolako iturburuan eraginik izango genuen honetan. Gure ibilbide honetan temati dihardugu gure arbasoek zuten Uraren Kultura bateratu, ikuspegia zein zabalkundeaz dohitu eta bere hedapena bermatzen.

Uraren inguruan elkarrizketa eta eztabaida sortu dugu. Publikoari informazioa eta edukia eskaini diogu, ikuspegi zientifiko, legezko nahiz praktikoak erabiliz, norbanakoa uraren inguruan mintzatuko denean erizpide eta iritzi propioa izan ditzan.

Egun ezaguna da, txorrotako ura eta Ur Mineral Naturala uraren kontzeptu ezberdin bi direla.

Ikus dezagun orain ur ezberdinak kontutan hartu eta beraien arteko konparaketa prezio, kostu nahiz balioan oinarritzen dugunean erabiltzen ditugun erizpideak gardentasuna eta koherentzia bermatzen duten edo alderantziz, alderantzizko joera duten.

 

Ur ezberdinen prezioak.

Prezioa aldakorra da uraren arabera. Uraren izaeraren araberakoa, bai eta erosketa edo hornikuntza lekuaren araberakoa ere, unearen eta konparatzen den ordezkagarriaren araberakoa, zuzena nahiz zeharkakoa izan. Prezioa, eskaintzak baino eskariak zehazten du, izan ere, gogoan izan beharko genuke munduan ez dagoela nahikoa ur edangarririk biztanleria osoa hornitzeko. Eta Espainian, ez dugu ezta ere, biztanleria guztia modu iraunkorrean hornitzeko nahikoa Ur Mineral Natural.

Patxi Casal en LinkdIn y el valor de las Aguas

Ur Mineral Naturalaren prezioa.

Gure herrialdean, Ur Mineral Naturalaren prezioak erlazio zuzena du produktuaren kalitatearekin. Hala ere, Ur Mineral Naturalaren prezioari zuzenen eragiten dion aldagaia, enpresak helburutzat zehaztu markaren posizionamendua izan ohi da, edo ostantzean, konpetentzia sutsua duen merkatuari egokitzeko ahaleginetan bizi duen egoera.

( Alzola Basque Water-en kasua guttienik esanguratsua da; 25 urteko bidaiaren ostean era naturalean eta merkatuko konposaketa kimiko orekatuenarekin azaleratzen den ezhoiko kalitatezko Ur Mineral Naturalaren prezioa, beste hustiapen hidriko batzuetan botilaratzen denaren nabarmen azpitik aurki daiteke saltokietan.

Duela 7 urte ez zen merkaturik izan Altzolako Urarentzat. Irudi berriarekin merkaturatu eta prezioa bere horretan mantendu izanak eragina izango zuen ziurrenik eta hartatik etengabean hazten dijoan merkatu kuota esanguratsua bermatu dio.)

Edozein kasutan, Ur Mineral Natural botila baten salmenta prezioak – bai eta merkatuan estrategikoki zehaztu barneratze-prezioaz ari garenean ere, – beharrezkoa du botilaren produkzio kostuak estaltzea enpresaren bideragarritasuna bermatuko badu. Beraz, ziurrenik, Ur Mineral Natural botila baten prezioak justifikatzen ditu orohar, bai kostu finkoak nahiz aldakorrak, bai eta ontziratze enpresaren azpiegitura osoa, ere; makineria, soldata eta alokairuak, materialeak, analisiak, kanpo laborategien kontratazioa, kalitatearen bermea, mantenketa lanak, gune berdea, merkaturatzea, logistika eta banaketa, garraioa, marketina eta komunikazioa, ea.

Aipatu kostuen estalpenerako prezioak bermatu beharko ditu ontziratze enpresaren aldeko mozkin-margena eta baita produktua kontsumitzailearen esku jartzen duen banaketaren aldekoa ere. Guzti hau kontutan hartu beharrekoa da publikoari salmenta prezioa zehazterako garaian.

Ezjakinentzako ohar gisara, puntu berdearen esanahia hurrengoa da alegia, ontziratze enpresak Ecoembes erakundeari ordainetan ematen dion % zehatza, azken honek bermatu dezan produktua kontsumitu ostean ontziaren berziklapena burutuko dela.

Ondorio gisa aipatu daiteke, Ur Mineral Naturalaren kasuan, kostu eta prezioaren artean erlazio zuzena dagoela.

El valor de las aguas, entre ellas el agua de red

Txorrotako Uraren balioa kalkulaezina da.

Txorrotako uraren prezioa.

Azpiegiturarik badago, bere hedadura eta kudeaketa beharrengatik konplikatua, hori ur edangarriaren hornikuntza sistema da. Honek zuzenki eragiten du aurrekontuen kasuan eta sail garrantzitsuenetakoa bilakatzen. Nola eragiten dio zuzenki halako azpiegituraren erabateko kostuak txorrotako uraren prezioari?

Espainian, modu honetan kalkulatzen da txorrotako uraren metro kubikoaren batazbesteko prezioa:

Metro kubikoaren batazbesteko prezioa = Fakturatu prezioa guztira / erregistratu metro kubikoak

Fakturatu prezioa guztira, uraren kontsumoagatik emititu faktura guztiak gehitzetik eratorri prezioa da. Erregistratu metro kubikoak, aldiz, uraren kontsumoak sortarazi dituen kontsumitzaileen zorpetze mailak. Inork ez du dagoeneko, “fakturatu prezioa guztira” kontzeptuak zein aldagai biltzen dituen.

Une batez pentsatzen jarrita, ez da harrigarria txorrotako uraren prezioa bere produkzio edo hornikuntza kostuaren azpitik dagoela ondorioztatzea. Oinarrian, ez bait dira azpiegiturek eragin kostuak kontutan hartzen, ez eta beren mantenketa, uraren analisia, azpiegituren ur-galera, erregistratu gabeko uraren kostua eta beste hainbat ere.

Honi jarraiki, etorkizun laburrean txorrotako urarengatik ordaintzen dugun prezioak korrespondentzia zuzenagoa izango du bere produkzio zein hornikuntza kostuarekin, Europako Zuzendaritza Markoak zehaztu bezala eta prezioaren garestitzea ekarriko duena.

Akaso orduan, erakundeek Ur Mineral Naturala eta txorrotako uraren prezioen arteko konparaketak egingo dituztenean, kuantitatiboki zehatzago izatea baimenduko dieten erizpide objetiboagoak erabiliko dituzte. Izan ere, kualitatiboki, dagoeneko ikasiak gara bi kontzeptu alderaezinak direla.

Esaldi ohikoak dionena “txorrotako ur edangarria Ur Mineral Naturala baino hainbat aldiz merkeagoa da” ez du iadanik zentzurik. Alde batetik, esaldia erabili ohi duten erakundeek ez dutelako txorrotako ur litroaren benetako kostua ezagutzen, beraz, prezioa ez da aldagai adierazgarria, eta gainera gizabanakoak gero eta informazio eta alderatu erizpide garbiagoak ditugulako.

 

Uren balioa.

Kostua eta prezioaren arteko erlazio zuzena berezkoa izan ohi da, nahiz eta txorrotako uraren kasuan ematen ez den.

Etxeko txorrotan ur edangarria izatea berebiziko balioa du garbitasuna bermatu eta ondorioz gaixotasun eta infekzio jatorrien hedapena ekiditzeko.

Eredu zabalean, Espainian txorrotako ura garbitasun kontsumorako apartekoa da, bere baitan dituen kloro mailak uretan izan daitezken parasitoak ekiditu eta bakteria zein bestelako bizidunen aurkako eragin suntsikorra bait du, bai eta hornikuntzaren gune urrutikoenean ere.

Zentzu honetan bere balioa erabatekoa da.

Bestalde, edateko uraren kontsumoari so egiten badiogu, litekeena da txorrotako ura horren apartekoa ez izatea. Suntsigarri kimiko gisara, kloroak, ukitzen duen iragazki oro suntsitzen du; dastamen-papiletatik hasita, heste-floretara, bai eta gure giltzurrunetatik igarota, gure organismoari kaltea eragin dakioke kimiko honen irensteak edo eta epe luzeko esposizioak. Beraz, ahal den neurrian, txorrotako ura bere horretan uztea gomendatzen dugu, 24-48 orduz, aho zabaleko pitxar batetan, kloroa lurrundu dadin. Landare eta loreak indikatzaile nabarmenak dira, kloroak organismoan sor dezaken kaltearenak.

Gure gorputza, gutxi gora-behera %70ean ura danez gero, ulergarria da uraren kalitateak zehaztuko duela bizitzaren kalitatea. Uraren kalitatea bere aldetik, neurri haundian mikrobiologikoki sanoa izatearen araberakoa da, bai eta bere konposaketa kimikoa konstantea mantentzearen araberakoa ere. Hau soilik Ur Mineral Naturalaren kasuan gertatzen da.

Beraz, guzti honek aditzera ematen diguna da, elikagai gisara kontsumitua izateko ur egokiena Ur Mineral Naturala dela eta ondorioz, gizabanakoaren bizitza kalitatea neurri haundienean bermatzen duena, baita ere. Pertsona bakoitzak ondorio honi zein garrantzi emango dion, horrek baldintzatuko du etorkizunean gure urek izango duten balioa. Zeinek kalkulatu?

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar