Ura Kirol Generoa zehazten duena

Ura Kirol Generoa (#UraKirolGeneroa) Alzola Basque Water-en aldarrikapena da.

Kirolean berdintasuna behar oinarrizkoa da.

Alzola Basque Water bere konposaketa kimikoari begiratuta Ur Mineral Natural orekatuena da. Oreka hau ahotan somatzen dugu. Emakume nahiz gizonezkoen ahotan oreka islatzen duen urak berdin egiten gaitu eta bizitzan bezala kiroletan ere berdintasunerako aldarrikapena suposatzen du.

Guztiok gara ura %70ean. Urak egiten gaitu ezberdin eta ez generoak izaki.

Hau da, abenduaren 18tik 2019ko urtarrilaren 22rarte bizitzan zein kirolean berdintasuna aldarrikatzen lagundu digun instalazioa #UraKirolGeneroa izendatzearen zergatia.

Klub haundi baten eskutik bideratu dugu ekimen hau. Bere tripulazio guztiak, baita emakumenzkoena ere, maila gorenean izatea nabarmendu dezaken klub baten eskutik, alegia, Kaiarriba – Donostiarra.

Donostiako kirol taldeak arrauna plazaratu du, biztanlegoaren gertutasuna eta tripulazioen protagonismoa nabarmendu, bai neska zein mutilena, Gipuzkoako hiriburuan arraunaren inguruko afizioa eta ilusioa sustatuz. Ekimena neguan gauzatu da, berez, arraunlarien konpromezua eta ahaleginak bere horretan jarraitzen duten garaian eta aldiz, arraunak hirian ikusgarritasun guttien duen sasoian.

Altzolako iturburutik eskertu nahi dugu Kaiarriba – Donostiarra klubeko taldeen konpromezua, bai eta teknikari eta zuzendaritzarena ere, eta opa diegu 2019. urtean bazkideen eta harrobiaren hazkuntza eta beren ilusioa eta konpromezua kirol lorpenetan bilakatu daitezen.

Agua Genero Deportivo Alzola Basque Water Kaiarriba Donostiarra Ura Kirol Generoa.JPG
« 1 of 10 »

Pausoz Pauso. Paladaz  palada.

Aupa Kaiarriba – Donostiarra.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar