Ur Mineral Naturalaren Ingurugiro Aztarna

ElikaPEF Alzola Basque Water

Ur Mineral Naturalaren Ingurugiro Aztarna

Ur Mineral Naturalaren Ingurugiro Aztarnari buruz mintzatzea arraroa egiten zaigu, izan ere, ura bait da orohar, gizakiaren eragin suntsigarria pairatzeko joera duen elementua. Gizakia hidrokarburoak erregai gisara erabiltzeari ekin zionetik elikagaietan eragindako kutsadura arrunt  bilakatu da.

Denborak aldatzen doaz eta gure ohiturak, egiteko eta kostumitzako erak baita ere. Erosotasuna eta berehalakotasunak gure egunerokoa baldintzatzen dute. Honek halabeharrez, egunerokoa eroangarria egiteko gure ahaleginaren inguruan interes kontrajarriak aurrez-aurre jartzen ditu.

Eroangarri norentzat? Planetarentza? Gure patrikarentzat? Galdera anitz datozkigu burura gure jarreraren lojika plazaratzen dugunean, gure erosketa erabakiarena, aukeraketa edo aldarrikapenarena.

Lurrean elikagai pururik bada, hori Ur Mineral Naturala da. Gure gorputzak %70ean baino gehiago uraz osaturik daude. Zer edan, ura izan! eta edaten dugunaren kalitateak bizia eman diezaguke, baita kendu ere. Egunetik egunera zailagoa egiten zaigu Naturarekiko gure eragina sahiestea. Izatez, egun bizi dugun gizartean Ur Mineral Naturala kontsumitzeak ere badu bere ingurugiro kostua.

 

Zer da Ingurugiro Aztarna?

Ingurugiro Aztarna indikatzaile bat da. Ingurugiroan eragina duten 14 kategorien analisitik eratorria, produktu, zerbitzu nahiz erakunde batek ingurugiroan eragiten duen kutsadura aztertu eta ebaluatzeko erabiltzen da.

Produktu batek ingurugiroan duen eragina modu agregatuan kalkulatzen da. Alegia, produktuaren erauzketa edo fabrikaziotik, produktuaren berziklatze edo suntsiketa ematen den unerarte hartzen da kontutan, merkaturatze eta kontsumo prozesuak barne.

Laburbilduz, produktuak, zerbitzuak nahiz erakundeak berorren bizitza zikloan zehar ingurugiroan duen eraginaren arabera kalkultzen da Ingurugiro Aztarna,

 

Bizitza Zikloaren Analisia

Bizitza Zikloaren Analisia, ISO norma jarraituz aplikatzen den metodologia da, produktu, zerbitzu nahiz erakunde batek ingurugiroan duen eragina kalkulatu eta ebaluatzeko erabiltzen dena eta Ingurugiro Aztarnak isladatuta azalduko dena.

Bizitza Zikloaren Analisia beraz, tresna bat da, ikuspegi jasangarri batetik abiaturik produktuak, zerbitzuak eta erakundeak beraien artean konparatzea baimentzen diguna.

Eraginkortasun erizpide objetiboak ezarri eta hobekuntza esparruak zehazteko baliagarria zaigu, hastapenetan, analisia baimenduko duten agente eragileen konpromezuarekin, bigarren etapa batetan agente hauen konpetentzia osatzen dutn erreferentziekin.

Altzolako Ur Mineral Naturalaren Ingurugiro Aztarna ElikaPEF-en eskutik

Jasangarritasuna ardatz duten ikaskuntza, ikerketa eta garapenak Ekoberrikuntza bezala sailkatu daitezke.

Herrialdeen Garapenerako Europar Fondoa (FEDER) eta IHOBE (Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Kudeaketarako Elkarte Publikoa) ElikaPEF proiektua finantzatu dute. Elika-gai, Elika-dura, Elika-tu hitzen erroari ingelesezko PEF akronimoa gehituz, “Product Environmental Footprint” – Produktu Ingurugiro Aztarna, alegia.

ElikaPEF Euskadiko elikagaien ingurugiro aztarna kalkulatu, informatu eta egiaztatzeko sistema aurreratua garatuko duen proiektua da, Eroski kooperatibak lideratuko duena, Ingenet, Azti-Tecnalia, Errekalde Txakolina eta Balenzategui enpresen lankidetzarekin.

Proiektuak euskal elikadura sektorearen aurrerakuntza baimenduko du, bereziki enpresa txiki eta ertainen kasuan, eredu jasangarriago baten alde eta ingurugiroarekiko komunikazio gardenago baten mesedetan.

Horrenbestean, etorkizunean gure publikoak Altzolako Ur Mineral Naturalaren Ingurugiro Aztarnaren berri izango du, pet eta beirazko formatu ezberdinetan, bai eta merkaturatzen den kokapenetan ere. Edonola eta 2019ari begira, hastapenetan aurreneko erreferentziaren berri emango dizuegu.

ElikaPEF

 

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar