Ur Mineral Naturalaren alderdi aipagarriak

Ur Mineral Naturalaren inguruan kontutan hartzeko alderdi garrantzitsuena berez duen elikagai puroaren izaera da. Honek adierazten du inongo tratamendu kimiko nahiz mikro-biologikoren beharrik ez duela erabateko bermearekin kontsumitua izateko.

Agua Mineral Natural Alzola Basque Water vidrio roja 0,5l c

Alzola Basque Water  – Jatorriz purua den Ur Mineral Naturala

 

 

Definizioz, Ur Mineral Naturala elikagaia da. Gure gorputza elikatzeko baliatu dezakegun elikagai puroena da, hidratatu eta bere baitan berez disolbaturik dituen gatz mineralez hornitzeko baliagarri zaiguna.

 

 

Ur Mineral Naturalaren abantailak

Ur Mineral Naturala gure organismoarentzat mineral eta oligoelementoz osatu elikagaia da,  kalorien gehikuntza suposatzen ez duena.

Ur Mineral Naturalaren oinarrizko abantailetako bat bere izaera osasungarri da. Begibistako beste abantaila bat etiketan islatzen den mineralen konposaketa kimiko zehatz eta ezaguna da. (Altzolako Uraren kasuan bere jatorrizko purotasuna bermatzeaz gainera, bere konposaketa kimikoan eraldaketarik ezagutu ez duen ura da, 1.843. urtean Erabilgarritasun Publikoaren izendapena jasoz geroztik. Ondorioz, ur hau edateak osasunerako dituen onurak aztertu daitezke.)

Ur Mineral Natural ezberdinek, izenak aurreratu bezala, mineralen konposaketa ezberdinak aurkezten dituzte. Uraren konposaketak eragina dauka ohiko bere kontsumoaren bitartez organismorako hala-nolako onuratan.

 

Ur Mineralaren Konposaketa Kimikoa

Ur Mineral Natural bakoitzak badu bere konposaketa kimiko zehatza, jatorria duen lur azpiko ezaugarri geolijikoek zehazten dutena, halabeharrez. Berezkotasun honek eragingo du uraren aztarna genetikoa modu batekoa zein bestekoa izatea.

Uraren aztarna genetikoa edo konposaketa kimikoa hurrengo aldagaien menpe izango da:

  1. Lur azpiko arkaitz-estratoetan mineralak eskuratzen egiten duen denbora,
  2. Estratoak, bere izaera eta gatz mineralez nola hornitzen duten ura,
  3. Azaleratze tenperatura,
  4. Beste batzuen artean, iturburuaren konfinamendua.
Alzola Basque Water aflora a 29ºC

Alzola Basque Water 29ºC -tan azaleratzen da.

 

 

 

 

 

 

 

 

Taula periodikoko elementoek edo gatz mineralek bere artean zein modutan tril egiten duten, horrek ematen dio Ur Mineral Naturalari bere konposaketa kimikoa. Alegia, karga positiboa duten osagaiek (katioiak) eta karga negatibokoek (anioiak) nola bategiten duten Ur Mineral Naturalaren mineralen kontentrazioaz gainera, elementuen arteko oreka adieraziko digu, osasunerako onuragarri izango diren ezaugarri batzu edo besteak ondorioztatuz.

(Altzolako Uraren kasuan bere konposaketa kimikoak aiderazten duen oreka erabatekoa da. Alegia, karga positiboa eta negatiboa duten mineralen kontzentrazioek modu perfektuan bategiten dute beren artean. Ondorioz, diuresi perfektua baimentzen duen Ur Mineral Naturala dugu esku artean, 1.801.ean, Bainuetxea ireki orduko garaitan nabarmentzen zen moduan.)

 

Diagrama Hidro-químico Agua Mineral Natural Alzola Basque Water composicion química

Altzolako Uraren Diagrama Hidro -Kimikoa.

 

Mea Claro y Riete del Boticario con el Agua Mineral Natural Alzola Basque Water

Gernu argia, giltzurrun garbia.

Ur Mineral Naturalaren Mineral Hondarra (Residuo Seco)

Residuo seco delakoa edo Mineral-Hondarrari so egiten diogunean, uretan disoluzio modura azaltzen diren gatz mineral kantitateri buruz ari gara. Alegia, Ur Mineral Natural honetatik 1 litro lurruneraziz gero (180º Z-tan) behin ura lurrundutakoan lortzen dugun hauts aztarna, mg/l-tan adierazita datorrena.

 

Gatz mineral hauek dira bizitzarako oinarrizko elikagaiak ematen digutenak. Diuresia egiten laguntzen digute eta gure organoek beren eginkizunak ongi ureztaturik egin ditzaten ziurtatu.

 

Legeak berak zehazten du Ur Mineral Naturalak daraman gatz mineral zenbatekoaren arabera klasifikazio zehatza:

 

Espainiar legediaren araberako Ur Mineral Naturalen klasifikazioa

  • Mineralizazio oso ahula: Mineral – Hondarra 50 mg/l. -ko baino guttiagokoa denean.

 

  • Mineralizazio ahula: Mineral – Hondarra litroko 500 mg. baino guttiagokoa denean.

 

  • Mineralizazio sendoa: Mineral – Hondarra 1500 mg/l. -ko baino haundiagoa denean.

 

  • Sulfatatua: Sulfatoen kontzentrazioa litroko 200 mg/l.-koa baino haundiagoa denean.

 

  • Mineral Natural Bikarbonatua: Bikarbonatoen presentzia 600 mg/l.-koa baino haundiagoa denean.

 

  • Kloruratua: Cloruroen kontzentrazioa litroko 200 mg/l.-koa baino haundiagoa denean.

 

  • Ur Mineral Natural Kaltzikoa: Kaltzioarenkontzentrazioa litroko 150 mg/l.-koa baino haundiagoa denean.

 

  • Ur Mineral Natural Sodikoa: Sodioaren kontzentrazioa 200 mg/l.-koa baino haundiagoa denean.

 

 

Personen Gaitasuna

Ur Mineral Naturalen artean, mineralen kontzentrazioren ezberdintasuna esanguratsua denean ere, hauek ezberdintzeko gaitasuna garatzeko gai gara. Alzola Basque Water Youtubeko kanalean ikusgai dira hainbat bideo, Ur Mineral Naturalaren kateri buruzkoak. Kata hauetan personen gaitasuna sustatzen da etengabean.

Personak badugu gaitasuna Ur Mineral Naturalak ezberdintzeko:

  1. Aurrena, ahotan dastamenaren bidez
  2. Ondoren, gure organismoarentzako aurkezten dituzten onuratan.

 

El sabor del Agua Mineral depende de su composición química

Ur Mineral Naturalaren zaporea bere konposaketa kimikoaren araberakoa da.

 

 

Personak eta Ur Mineral Naturala

Personak %70-ean Ura gara.

Elikagaiak barneratzeko hartzen dugun erabaki bakoitzaren araberakoa izango da, gure gorputza nolako urez osatua dagoen baldintzatuko duena.

Honek esan nahi du, guttienik esentzian (esentzian ura bait gara), gure bizitza lideratzeko aukera dugula. Erabaki ahal dugu zein ur izan gaitezken.

Gure gorputza osatuko duen ura aukeratzeak suposatzen duen benetako luxuaz gozatzeko aukera dugu. Bizita osasuntsu eta oparoa izateko guure organismoari eskainiko diogun ura erabaki ahal dugu.

Bere izaera puroa eta konposaketagatik, Ur Mineral Naturala haurrak ureztatzeko modurik onena da. Txorrotako uraren aldean, ez du irakin beharrik haurrentzako elikagaiak prestatzerako garaian. (Altzolako Ura berez puroa da jatorrian, bai alderdi kimiko nahiz mikro-biologikotik aztertuta ere.)

 

 

Ur Mineral Naturala edatera gonbidatzen zaituztegu

Altzolako iturburutik ur guztiak ezberdinak direla gogoratu nahi dizuegu. Urak ezberdintzeko gaitasuna eskuratzera animatzen zaituztegu, batez ere, ur edangarri edo tratatuak eta Ur Mineral Naturalak edo osasungarriak.

Animatu nahi zaituztegu persona orok bere erizpidea eta iritzi propioa landu dezan uraren balorazioren inguruan, bai erizpide organoleptikoa (zentzumenen bidezkoa) bai medizinala (diuretikoa, esaterako), terapeutikoa, ea.

Eta Ur Mineral Naturalari estuko lotu esamoldeak ere gerturatu nahi genituzke,

 

“Gernu argia, giltzurrun garbia”

” Garun ureztatua, buru argia”

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar