Ur Mineral Naturala eta Kirol Babesletza Altzolartuentzat

El Altzolako Ura, egun Alzola Basque Water izenarekin ezagutzen duguna, betidanik izan da kirolaren lagun. Altzolako iturburuan ura botilaratzen hasi zenetik hainbat kirol ekitaldi babestu ditu uraren hornikuntza bermatuz. Kirolari, artista eta persona ospetsuen gogokoa izatearen zergaitia, berezkoa du Altzolako Urak, bere konposizioa.

Halere, Altzolizaturiko biztanleria ez da nagusi. Debabarrenan ezik (Elgoibar, Mendaro, Eibar, Deba,…) gainontzeko herrietan nekez antzeman dugu Altzolako Uraren onurak belaunaldiz belaunaldi gorde direnik, euskaldunon kulturan barneratzeraino. Euskal biztanlegoaren artean Altzolako Uraren onurak zabaldu daitezen helburu dugu Altzolako iturburuan.

Ur Mineral Naturala botilaratzen duten beste ekoizle batzuek beren produktuak merkaturatze aldera istorioak asmatu beharrean aurkitzen diren bitartean Altzolako Ura Naturari dagokio, aditzera emanez, Gizpuzkoan paregabeko mirari hidrikoa dugula.

Ur Ezin Hobearen zergaitia:

1. 1843. urtean erabilgarritasun publikoaren aitormena jaso zuenetik, Altzolako Uraren konposizio kimiko orekatua bere horretan jarraitzen du, konstante.

2. Altzolako Ura 29ºZ -tan azaleratzen da 150l/min-ko emaria, biak ere konstanteak. Eurite garaian nahiz lehorteetan datu hauek konstante mantentzen dira Naturaren baitan.

3. Altzolako Uraren eratze prozesua 20-25 urtekoa da, gutti gora behera, beste modu batean esana; garai hau igaroko da ura Izarraitzen prezipitatu eta arkaitzean barrena eratu artean.  

Altzolako iturburuan beharrezkoa dugu ezagupena zabaltzen lagunduko gaituztenak, Uraren inguruan kultura hedatu eta euskaldun orok Ur Mineral Naturalaren inguruan erizpidez hitz egin eta Urak berezkoa duen ezaugarri osasungarria antzeman dezan.

Urtetan zehar Kirolari emandako babesak Altzolako Ura ezagutzera ematen lagundu digulakoan gaude, halere, Debabarrenaz haratago antzeman dugun Uraren Kulturaren defizitak pentsatzera garamatza harresi sendo batekin egiten dugula topo Altzolako Uraren historia zabaltzerako garaian.

Azken ekitaldian zehar laguntza eskatu dugu present izan garen ekitaldi guztietan. Iturburura gonbidatu ditugu gure laguntza eskatu duten klub, ekipo eta erakundeetako ordezkaritzak, Naturak eskaintzen digun opari honen inguruan gogobetez hezitu ditugu.

Gonbitea luzatu diegu Gipuzkoan sekula kontatu ez den istoriorik haundiena zabaltzen lagundu diezaguten eta erantzuna oparoagoa izan da babesletza gisara Altzolako Ura eskuratu aurretik, ostean baino. Ulerkor izan nahi genuke, bait dakigu bolondresak zaretela hainbat ekimen eta lehiaketa antolatzen dituzuenak, hainbat eginbehar bateratuz, besteak beste, babesleen eduki mediatiko eta errentagarritasuna ziurtatzearena, nabarmen zailduz eduki eta datak bateratzea. Egoera honek hobera egin bitartean Altzolako Uraren babesletza formula eraldatzea erabaki dugu, hurrengo aldagaietan oinarriturik:

1. Nork maite du benetan Altzolako Ura – Alzola Basque Water?

Kirolariak, mediku taldeko partaideak, lantalde teknikoko adituak, …

2. Nor da gai Altzoalko Ura – Alzola Basque Water balioan jartzeko?

Bere onurak ezagutzen dituzten pertsonak, esaterako, beren gorputza zaintzea maite dutenak, bizi ohitura osasungarriak dituzten pertsonak eta beraien esperientzia publiko zabalarekin nahiz Altzolako Urarekin elkarbanatu nahi duen orok.

3. Nola jarri liteke balioan Altzolako Ura?

Norberak ikusi zer gaitasun dituen. Zuen aldetik proposamenak jaso nahi genituzke, elkarlanean hasi eta gure interneteko atari eta sareetan zabaltzeko asmoarekin.

Kirol babesletzan oinarritu aldagai hauen arabera, garai batean klub eta erakundeekin egiten genuen babesletza, zuzenean kirolaria babestera bideratuko dugu.

Kirolaria zara?

Altzolako Uraren historia zabalten lagundu nahi bagaituzu, zatoz iturburura. Gure arreta bermatzen dizugu, bai eta Ur Mineralaren inguruko hainbat ezagupen zureganatzea eta altzolizatuko bazina, zure kirol errendimenduan galtzen dituzun likido eta gatzak berpizteko Altzolako Ura nahikoa eramango duzu.

Gogoan Izan! Ura gara %70ean, Zuk erabaki zein izan!

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar