Ur Mineral Naturala eta Arrauna

Arrauna, Pelota eta Herri Kirolak dira euskal izadiaren nortasuna mundu zabalean ezagutzera eman duten kirol jarduerak eta bere horretan darraite Basque Country izendapenaren eskutik ezberdintzapen estrategia garatuaz. Hizkuntzaz gainera, badugu Gipuzkoan Europa osoan aitzindari denik. Altzolako Bainuetxea izan zen Europako bainuetxe guztien artean medikua izan zuen lehendabizikoa. Kondairaren arabera, euskaldunok gure baitan daramagu Altzolako Ura. Iturburuan ematen den uraren azaleratzeak eta urak berezkoak dituen onura osasungarriak hain ziren (eta dira) bereziak iturburua antzeman zeneko garaian gaixotasunak sendatu, garbitasunaren inguruko zalantzak uxatu eta herrialdean Uraren inguruko Kultura sustatu zutela. Egoera honek eragin zuen Altzolako tren geltokiaren eraikitzea, estatuko farmazia guztietara Altzolako Ura helarazi asmoz. Gure arbasoek uraren inguruan zuten ezagupena galtzear dago. Soilik Amona eta Aitonak dira Altzolako Uraren onuren jakitun. Ba al zenekien Altzolako Urak Ur Mineral Naturalen artean konposiziorik orekatuena duela? Naturak eskaintzen digun bedeinkapenak balioan jartzearen ohitura galtzear badago, hainbat zergaitiren artetik bat behintzat nabarmendu beharrean gara. Euskal Herriko txorrotako ura nonnahi ona dela pentsatzera garamatzana, Kontu hartu edaten duzunaz, … akatsa bikoitza izan daiteke eta. Altzolako iturburuan munduko urik onenaren onurak euskaldun orori zabaltzeko konpromezua gurea egin dugu, nahiz eta ibilbidean gure buruari barre egin beharra ere topatu dugun, (audioa gaztelaniaz)…. Gure buruari barre egitea Altzolako Ura edatea bezain ariketa osasuntsua da. Hala ere, guztietan adierazle sendoena kirolariak dira. Altzolako iturburua antzeman zeneko garaietatik gaurdaino Kirolariak dira Altzolako Uraren etengabeko estima erakutsi dutenak. Jakin dakigu Arraunarekin lotutako familiartetan osasunari lotutako ezagupenak badutela oinordetza. Herri batek osasuna eta uraren inguruan hausnarketa burutu dezan beharrezkoa da baliabide hidrikoen berri izatea, Naturak berezkoak dituen osagaiak maitatzen ikastea eta gure ubideetako biodibertsitatearen alde egitea. Arraunlariak errespetu haundia zor diote gure kostaldea mugatzen duten urei, itsasoari lotu emakumezko eta gizonezkoak berezkoa dute ur gozoarenganako estima, ohitura zaharrak eta itsas nortasuna zaintzen duten garai bateko bale ehiztarien ilobak, izaki. Hondarribian bizi izan dugu Arraunaren Festa, herriko banderagatik lehian, zalegoari, kirolarieri, herriari guztiari eskainiz Uraren Kulturari itsasteko gonbitea. Altzolako Urak bertako kirola babesteko saiakeran Hondarribiako futbol eta arraun elkarteen aldeko botila ekoizten du, bere salmentarekin kirol elkarteak diruz lagundu eta herri osoan “osasun minerala” zabalduz.

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar