Ur Mineral Naturala edaten duten personek txorrotatik edaten dutenak baino ur gehiago edaten omen dute.

Ur Mineral Naturalaren garrantzia hidratazio egokia izateko garaian.

“Ur Mineral Naturala edaten duten personek txorrotatik edaten dutenak baino ur gehiago edaten omen dute.” Artikulurako izenburu aproposa izateaz gainera Altzolako iturburuan ondorioztatu dugun baieztapena da hau.

Biak ere, hidratazio egokiaren eta Ur Mineral Naturalaren benetako garrantzia aldarrikatzeko helburuarekin.

Ikus dezagun hau irakurritakoan, persona burutsu orori bururatu ahal zaizkion bi galdera.

 

Bi galdera, biak ere Ur Mineral Naturala eta hidratazio egokiari buruzkoak

A) Aurrena, uren ezberdintasuna finkatzeari buruzkoa:

Ur Mineral Naturala eta txorrotakoa guztiz ezberdinak al dira?

B) Eta bigarren galdera “Hidratazio Egokia” deritzonari buruzkoa, hortaz:

Zer da hidratazio egokia izatea eta zure gorputza modu egokian hidratatzea?

 

Personen esperientzian oinarritu eratzuna

Gure aukerak baliatuta eta personen esperientzian oinarrituta galdera hauei erantzungo diegu.

Persona hauek, beste askoren artean, Altzolako iturburua bisitatu dute azken 5 urteotan. Uraren Kulturaren inguruan oinarrizko ezagutza helarazi zaie, Altzolan begibistakoa dena. Urak ezberdintzeko beren erizpide propioa lortzeko informazioa erraztu diegu, bai eta Altzolako Ura beren autoetan eraman ere.

Bisitariaren harreraren sailetik behin eta berriz gure gomendioa bat bakarra izan da:

Egin ezazue froga mesedez. Bakoitzak ahal duen modura, saia dadila Altzolako Bainuetxeko  Mediku-Errezeta Historikoaren zehaztapenak jarraitzen.

Azken 5 urteotan bisitatu gaituzten 1.000 persona ingururen artetik ekarpena jaso dugu eta jasotzen jarraitzen dugu, gutxi gora-behera %7-ko portzentaian. Errezetaren esanak gutxienez 3 egunez jarraitu dituzten 50 personen artetik,  %86-ak  ziurtasunez dio ezberdintasuna somatzen duela.

 

Elikaduran Ur Mineral Naturala kontsumitzen duten personen ekarpenak

 

Aipagarria da Altzolako Bainuetxeko Mediku-Errezeta Historikoak zehazten duen tratamendua burutu duten personek, bakoitzak bere erara burututa ere, hurrengo ondorioak eman digute jakitera:

Beren iritzia eman duten 50 personen artetik, hurrengoa ondorioztatzen da:

Personen %86-ak, 43 pertsonek alegia:

Zehazpenak jarraituz 3 egunez jardun ostean, beraien gernuak kolore argiagoa erakusten du.

Froga egiten 5 egunez jardun ostean, sentsazio onuragarriak dituzte, hobeto sentitzen dira.

Pertsonen %72-ak, 36 zehazki, astea baino gehiago iraun dutenak froga egiten:

Froga egiten 10 egunez jardun ostean, txorrotako ura eta Ur Mineral Naturalaren arteko ezberdintasuna nabarmen antzematen dute ahoan. Dastamena berreskuratzen ari ziren.

Orohar, guztiak azaltzen digute frogan zehar ohikoa zutena baino ur gehiago edan dutela. Batzuek diote gainera, Ur Mineral Naturala edateari ekin diotenetik buruko mina alde batera utzi dutela.

Izatez, hidratazio gabeziaren aurreneko zergatien artean gernuaren kolorea eta buruko minak dira nabarmenenak.

Ur Mineral Naturalak hidratazio egokian garrantzi haundia du

Ur Mineral Naturalak hidratazio egokian garrantzi haundia du.

Altzolako iturburuan ondorengoa ondorioztatzen dugu:

Lehendabiziko galderi so, uren arteko ezberdintasunari buruz egiten duenari alegia, Ur Mineral Naturala konsumitzen duten personak ezberdintasuna erabatekoa dela jabetu dira.

Nahiz espainiar estatuan Uraren Kultura Frantzian nahiz Txinan bezalako babesa izan ez duen, Ur Mineral Naturala kontsumitzen dutenek elikagai puru honen onurak antzematen dituzte.

Ur Mineral Naturala edaten duten personek txorrotatik edaten dutenak baino ur gehiago edaten omen dute.  Azken aipamen honek ondorioztatzera garamatza hurrengoa:

Txorrotako ura kimikoki tratatua izan da Kloroa (Cl) bezalako gai kimikoekin. Gai kimiko hauen eragina, besteak beste, gure zentzunen gaitasuna ezabatzea dakar, zaporea esaterako. Honen eraginez, urak ezberdintzeko gure gaitasuna galbidera dijoa. Hau arazo larria litzateke, gure gorputzeko aldagai oro bateratu eta aztertzen duen organoagatik ez balitz, garuna, alegia.

Baliteke garunak, gure gorputzaren hidratazioari dagokionean txorrotako uraren bidez neurri batera arte ureztatzea baimentzea. Baliteke, gure garunak, kloroak gorputzen duen eragina antzematea, eta organismorako kaltegarria bilakatzen den neurritan, hau ekiditzea. Akaso, ez ote du gaitasunik gure garunak txorrotako ura ekiditze aldera beste hidratazio iturri batzuk bilatzeko? Esaterako, fruitu, barazki ea-etan.

Pentsatu duzu sekula?

Honek argituko luke Ur Mineral Naturala kontsumitzen duten personek ur gehiago zer dela eta edaten duten. Nork bere organismoa hidratazio osasungarriagoaz hornitzeko modua da hau, bai eta egokiagoaz. Batez ere, organismoa kaltetzen duten gai kimikoak ekiditzen direlako. Berez purua den elikagaia kontsumitzen dute. Eta bestetik, gorputza mineralez hornitzeko modurik eraginkorrena Ur Mineral Naturala edatea delako.

Eta gogoan izan dezagun %70-a ura garela. Zein Ur izan erabaki ahal izatea gure gizarteak duen luxu benetakoa da.

Altzolako iturburuan garrantzitsua dela uste dugu persona oro oinarrizko ezagutzaren jabe izan dadin, gutxienik ur ezberdinen inguruan. Gure ustetan, persona orok du Ur Mineral Naturala eta txorrotako ura guztiz ezberdinak direla ezagutzeko eskubidea.

Ezagutza eta esperientzia berezko erizpidea izatera garamatza eta hau beharrezkoa da personak erabakitzeko ahalmena izan dezagun.

Manttale-ko gazte korrikalariak etorkizun oparoa izateko Ur Mineral Naturala eskutan

Manttale-ko gazte korrikalariak etorkizun oparoa izateko Ur Mineral Naturala eskutan

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar