Udaletxe, Diputazio eta Eusko Jaurlaritzari zuzendu Oharra. 1.go Eskutitza.

Juan/AndereTxit Agurgarria

Altzola, 2016ko Urriaren 25ean

Zuzentzen dizugun eskutitzaren edukiak zure denbora preziatuaren tarte bat baimenduko digulakoan, barkamena eskatuko dizugu gure jarduera esku-sartzea dela estimatuko baduzu.

Sare publikoko ura beirazko pitxarretan elikadura-kontsumora bideratzeko Administrazioaren eskutik zuzentzen ari diren gomendio hazkorrak Elgoibarko Altzola auzoko Bainuetxetik eskutitz hau idaztera garamatza.

Alor honetan Administrazioko Arduradunek Biztanlegoari egindako baieztapen eta gomendioak hainbat kasutan okerrak dira eta baita legez kanpokoak ere, Biztanlegoaren Osasun Publikoan eragin zuzena dutelarik.

Legez, badakigu orokorrean ez direla borondate txarrarekin egiten, pertsonaia publikoen ezjakintasuna bitarteko baizik. Horregatik uste dugu, Biztanleriaren elikadura-kontsumoaren inguruko formakuntza datuak eta uraren kultura zuena egin dezazuen, erabateko garrantzia duela gu zuen esanetara jartzea modu altruista batean.

Laburpen gisara, Administraziotik eratorri gomendioek erabili ohi dituzten hainbat gauza argitu nahiko genituzke interpretazio egokia izan dezaten:

1.- Batazbeste izaki bizidun oro ura da %70ean. Gizakion kasuan orokorrean 6 eta 8 litro ur gara egoera likidoan (odola, gernua, ea.) eta gainontzekoa maila zelularrean, izaera biziduna izaki, zelulak ere ura bait dira ia osotasunean. Esan beharra dugu, jasotako oinordetza genetikoa eta gure seme-alaberi utziko dieguna %70ean gure arbasoek edan zuten eta guk edaten dugun uretan duela oinarria. Ura da ezagutu bizitzaren jatorria eta egungo ondasunik preziatuena, izan ere, mundu osoko populazioaren %62a inguruk ez du kutsatu gabeko ura konsumitzeko aukerarik.

Munduan diren iturburuen erabilpen politikak eta babes politika murritzak bitarteko, uste da, 2030ean munduko populazioaren %18ak soilik izango duela bermatua ur edangarria.

2.- Sare publikoko ura, ur erreserba batetik (aintzira, ibai edo bestelako iturburutik) datorkigu gure txorrotara eta ezagutu kutsadura mota GUZTIAK biltzen ditu bere baitan. Edangarria izan aurretik milaka iragazpen eta tratamendu egiten zaizkio – kloratzea bitarteko – hornidura sarean barneratu orduko, patogenorik izan ez dezan kontsumitzerako orduan.

Ur hornidura hodietan ematen diren ohiko arazoak (iragazpen, pitzadura, haustura, beruna ea.) ez dituzte aurreko prozedurek ekiditzen, oso zaila bait da kutsadura mota hauek kontrolatu eta zuzentzea. Berez, 6 hilebete baino erabilpen luzeagoa duen edozein txorrotaren irazkia behatuz gero, harrituko ginateke bertan pilatzen diren hondakinez, sarritan Kontsumitzaileak edaten dituztenak.

Ur Mineral Naturala (UMN)ren kasuan iturburua edozein dela ere, etengabeko kontrola eramaten da. Ur mineralaren kasuan egunero bermatu behar da jatorrizko purutasuna, mineralen kontzentrazia eta orohar bere osasungarritasuna. Jatorrizko Purutasuna bermatzen duen saoia egiten da aldizka, zehazten duenak gizakiak ez duela urarekin kontaktua izan (petroleotik eratorri trazak bilatzen direlarik, benzenoa, ….., eta antzeko -enoak, orokorrean pozoiak).

Kontutan izan behar dugu ur mineral naturala benetako elikagai natural bakarra dela, izan ere, jatorrizko purutasuna bermatzen duen froga kimikoa jasaten duen elikagai bakarra da, osasungarria dela adierazten duena, hots.

Sare publikoan dugun ura ur edangarria da, legeak baimentzen dituen kutsadura mailak izan ohi duena.

3.- Bizantegoaren elikagai-kontsumoan sare publikoko ur-edangarria gomendatzen dituzten argumentoak hurrengoak izan ohi dira:

a.- “Txorrotako ura ona da, bai eta ur mineral naturala baino hobea, eta gainera merkeagoa”. Soilik esan nahiko genuke, maila ezberdineko bi artikuluen parekatzea egiten dela, alegia, bata zerbitzu publiko beharrezkoa da, legezkoa, eta bestea aldiz, kalitate maila gorena duen elikagaia, aurrez laburtu bezala.

Kostua nahiz prezioen alderaketan erortzeak ez du zentzurik, izan ere, aldebateko joeraz gainera, bi gauza ezberdin dira.

Argi izan behar dugu txorrotako urarekin bete beirazko ur-pitxarrek Etiketa Lege zehatzaren ez betetzea dakartela eta ondorioz, berauek gomendatzea osasun legearen haustea dakarrela.

Imaginatu dezagun ostalaritza lokal publiko batetan edozein produktu, esaterako kafe bat. Behar izanez gero, kafe horren trazabilitate osoa eskura genezake, bai eta kafearen ontzia garbitu zeneko garbikari kimikoena ere.

Pitxarreratu txorratako uraren kasuan, bere edukiaren inguruan ez dugu inolako bermerik, etiketarik ez du eta pitxar-ura eskaintzen duen personak txorrotatik atera eta edan artean uraren kargu hartuko badu ere ezingo du bermatu eskainitako ura osasungarria denik edo kutsatua dagoen, ezingo du ziurtatu uraren konposaketa kimikoa atzokoaren berbera den, edo duela ordubetekoa. Eta hau legez kanpoko jarduera da. Azalpen hau hedagarri egin daiteke esaterako, urak bere baitan pairatzen duen sendagaien presentziaren inguruan. Depurazio – potabilizazio zentruetan ura “Ibuprofenoa” bezalako gai kutsakorrengandik libratzeko zailtasunak buruhausteak ematen ditu egun.

Argi dago bere Biztanlegoa txorrotako ura kontsumitzera bideratzen duenak ez dituela eratorri ohiko arazo hauek ezagutzen, besteak beste. Idatzi honen helburua ez da alarma sortzearena, ez eta arazo hauek zerrendatzerena, baina interesgarria izango litzateke Administrazioko arduradunek formakuntza jaso zezaten osasun-langileen eskutik, bait dakigu ura dela bizitzaren fundamentua eta gure biztanlegoaren osasunarena.

4.- Azkenik, gehiegi ez luzatzearren, ingurugiroaz mintzo gara, bai eta PETezko ur mineral natural ontzien bidez kutsadurari egozten zaizkion baieztapenen inguruan.

Kontutan izan behar dugu ur mineral naturala botilaratzen dugun iturburu askorentzat Ecoembes-i ontzien berziklatzea bermatzearren aurrez ordaintzen diogun zenbatekoa BEZa bera baino gehiago dela, proportzionalki berziklapenaren bermeak ezartzeko prozeduran sektorerik fazatiena izanik.

Ur minerala ontziratzen den PET plastikoak ia modu infinitoan berziklatua izateko ahalmena du.

Orohar Ecoembes-ek babesten dituen sensibilizazio kanpainak orokorrean ur botilak erabiltzen dituzte irudi gisara. Egia esan, irudi bezala erabili ohi dituzte plastikozko poltsekin batera, zapiak, aluminiozko ontzi… orokorrean biztanleok etxetik atera ohi dugun produktuekin batera eta “gizatasun haundiko” personen antzera kontzientzia ezagatik legearen hausteaz batera edozein leku ez aproposean uzten ditugulako. Zergatik ez ote da kanpaina-irudi oilaskoaren ontzikia edo beste elikagai batena? Bada, orohar etxetik aterako ez dugulako, alegia, etxeko zabor bilketan kudeatua izango delako. Ingurugiro arazoa baino, giza kultura eta heziketa arazoa dugu eskuartean.

Badira plastikozko beste hainbat produktu ingurugiroarentzat arriskutsuak diren hondakinak sortzeko ahalmena dutenak, guztiok ezagutzen ditugun hondakin kimikoak, industrialak ….. aipatu gabe, beti ere askoz ere suntsigarriagoak.

Kontu egin egun PET plastikoaren %70a berziklatzen dela, azken 10 urteotan ingurugiroaren alde bideratu sensibilizazio kanpainak egiten hasi aurretik ere. Gehien bat ehungintzara bideratzen da PET-aren berziklatzea.

Hurrengo Gabonetan 3D inprimagailuak izango dira opari desiratuena ziurrenik, guztiok prezio eskuragarrian nahiko ditugunak. Ba al dakigu 3D piezak ekoizteko harizuntza zertaz osatua dagoen? …. Berziklatu PETaz …. ¿PETa arazotzat duzu? … ez, arazoa PETaren babespean egiten den eskuhartze mediatikoa da.

Nahikoa datu zuenganatzen saiatu gara etorkizunean horrelako kanpainak bidearatzean, datu erreal eta erizpide objetiboetan oinarriturik kontsumitzaileak ur ezberdinen inguruan izan beharko luken ezagutza bermatu dadin.

Balenzategui,S.Ako Presidentea

Martín Gallardo Zamora Jauna

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar