Baratzazainak Bilbao MendiFilm Festibalean

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestShare on Google+

AltzolakoUra Bilbao Mendi Film Festibalaren 7. edizioari atxikitu zaio lankide gisara, ekitaldiaren protagonistek duten sentiberatasun eta hedabiderako ahalmena eta Naturarekiko errespetua goraipatuz, aurrena. Bryony Dunne filmagile gaztearen lana goraipatu nahiko genuke, hurrengoa, izan ere, Egiptoko Sinaiko desertura garamatzan film honek Naturaren balioa nabarmentzen du.

Amariya naturista eta lorazainaren bizimodura gerturatzen gaitu, azalera ekartzen digularik emakume honek Naturarekiko maitasun eta mirespena, bizitza ematen duelarik beduinotar mendietan, baratzaren zainketan. Halanola, film honen baitan, Altzolako iturburuaren egoeraren islada soma daiteke.

Bryony Dunne al 7th Bilbao International Mountain Film Festival, The Ochard Keepers

Bryony Dunne al 7th Bilbao International Mountain Film Festival, The Ochard Keepers

Berezko mirari geologikoa etxetik hurbil izatearena, munduan parekorik ez duen ura dugula jakiteak, Bryonyren filmean nabarmentzen diren sentimenduak dakarzkigu gogora. Altzolako iturburua desagertzear izan da, euskal gizartearentzako galera izugarri litzatekena. Altzolako Uraren balioa, esanahia eta simbologia arrotza da askorentzat gure Uraren Kultura galtzen uzten ari garelako. Gure arbasoek gure aldean Uraren Kultura aberatsagoa zuten, nolabait, beraien ezagupenak elkarbanatzen zituzten jakitunen errespetuaren gainetik abiatu gara, bertako kulturaren eta gure ondorengoen kaltetan.

Gure burua Amariya lorazainaren modura ikusten dugu sarritan, herri baten osasunaren aldeko borrokan abiatu izan bagina bezala, gure errora eramango gaituzten balioen mesedetan, gure arbasoen gertaera bizigarriak ezagutzeko balioko dutenak, izatez, susmoa dugu AltzolakoUra euskaldunok DNAn ote daramagun.

The Orchard Keepers Trailer 2013 from Bryony on Vimeo.

Sobre el Autor|Egileari Buruz|About the Author

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud