Nork daki zer edaten duzun?

Nork lideratzen du zure bizitza?
Nork daki zer edaten duzun?

Badakizu zer edaten duzun?” galderari, gehiengoak “Bai” erantzuten du

Askok “Bai” erantzuten dute berehalakoan. Froga egin dezakezu zure auzokideekin.

Susmoa eragiten du erantzunaren berehalakotasuna berak, izan ere galdera bati horren azkar eratzuten dionak…

Ohikoa izaten du alderatu pertzepzioak erantzunean kale egitera bideratzea norbera. Edo besterik gabe, gizurretan ari garelaren seinale izan daiteke, jakitun izanik edo ez gure errakuntzarena. Jarrera erabat giza legezkoa. Gizakion legea da norberaren ezagutzaren limitazioen araberako iritziak ematea. Horrexegatik aurkeztu nahi ditugu hainbat galdera. Norberaren erizpidea lantzen lagunduko diguten galderak luzatzen ditugu.

 

Txorrotako uraren informazioari buruzko zure eskubidea nola egikaritu?

Persona orori gonbitea luzatzen diogu bere herriko txorrotako uraren konposaketa ezagutzera, edo guttienik laginketa guneetako txorrotako urak. Izan ere, irakurketa hauek etxebizitza bakoitzean ateratzen den txorrotako uraren ezberdinak izan daitezke. (Zergatik? Zehazki, zilegi delako pentsatzea, laginketa gunetik norberan etxebizitzara ura daramaten hodiek eragina izan dezaketela irakurketa horietan. Materialak eraginda, egoera edo beren erabilpenaren erruz.)

 

Zure eskubidea egikaritzeko, Osakidetza – Euskal Osasun Erakundeak biztanleria osoaren esku jartzen du txorrotako uren kalitateari buruzko informazioa bere webgunean Ingurugiro Osasunaren atalaren barruan.

 

Zure etxebizitzatik gertuen duzun laginketa gunearen irakurketa ezagutzeko:

  1. Zure probintzia eta udalerria aukeratu.
  2. Kontsultari buruzko data zehaztu.
  3. Aukeratu gunea.
  4. Zehaztu informazioa eskuratu nahi duzun laginketa tokia (zure etxebizitzatik gertuen dagoena)

 

Emaitza gisara eskuratuko dugu eskatu laginketa gunean egindako irakurketak, kontsultari egokitu data arten. Edonola, kasurik onenean ura “apta para el consumo” bezala identifikatua izango da.

Irakurketek CLORO LIBRE RESIDUAL delakoaren mailak aurkezten dituzte. Cloro Libre Residual delakoa, uretan desinfektatze lanak egiten dituen hipoklorito sodikoaren kontzentrazioa da. Modu honetan bermatzen da txorrotako ura mikroorganismo nahiz kutsatzaile patogenoetaz libre dagoela.

Ondorioztatu daitekena zera da; txorrotako ura ez dela purua jatorriz. Izatez, hipoklorito sodikoaren erabilpena legez onartu “kutsagarri kimikoa” da. Honen eragina, txorrotako ura edangarria egitea da, baina ez sanoa.

Zein eragin izan dezake hipoklorito sodikoaren kontsumoak epe luzean? Galdera honen erantzunak erreferentzia egingo dio artikulu honen tituloari – Nork daki zer edaten duzun? -. Zoritxarrez, inork ez du azken galdera honi erantzuteko jarrera azaltzen. Ez da alarma soziala sortu nahi. Guk ezta ere. Soilik personak uraren inguruan erizpide objetiboak eskuratu ditzaten nahi dugu.

¿Sabes lo que bebes? En parte puedes saber lo que bebes cuando tomas agua del punto de muestreo

Badakizu zer edaten duzun? Laginketa gunetik edatean, neurri batetan bai.

Ur Mineral Naturalaren inguruko zure informazio eskubidea nola egikaritu?

Erraza. Edaten duzun horren etiketa irakurri besterik ez duzu. Hementxe zehatz-mehatz bere konposaketa kimikoa, osotasuneak eta jatorrian purutasuna duena.

¿Sabes lo que bebes? Has de leer la etiqueta para ello.

Alzola Basque Water Ur Mineral Naturalaren etiketa.

Ur Mineral Naturalaren egungo espainiar legedia, espainiako elikadura lege guztien artean zorrotzena dugu.

Bezeroen Ur Mineral Naturalaren inguruko informazio eskubidea betebeharra da botilaratze jarduera dugun enpresentzat. Ontziki bakoitzak bere etiketan iturburuaren izenaz gainera, konposaketa kimikoa, naturala, kutsagarririk gabekoa.

Honek aditzera ematen digu Ur Mineral Naturala edaten dugunean elikagai purua kontsumitzen ari gara. Litekeena da gainera, elikagai puru bakarra izatea. Hidrokarburoen aztarnarik gabekoa. Eta gure ohiko supermerkatuan eskuratu dezakeguna.

Horrela zehaztu daiteke, Ur Mineral Naturala sanoa dela, osasungarria. Alzola Basque Water-en kasuan bereziki bere Jatorrizko Purutasunaren bermea dugu. Honek bermatzen duena da urak ez duela gizakiaren eraginik pairatu.

Ur Mineral Naturalen kalitatearen alderdi oinarrizkoenetako bat konposaketa kimiko naturalak aldaketarik ez jasatean datza. Argi Altzolako Ur Mineralarekin. 1843. urtean Erabilgarritasun Publikotzat onartua izan zenetik bere konposaketa kimikoa ez da batere aldatu.

 

Uraren inguruko kontzeptu okerrak.

Uraren inguruan ditugun kontzeptu okerrak anitzak dira. Kultura gabezia honen zergatiak besteak beste, ezezagutza eta erizpide eza izan ohi dira. Izan ere, horren prisa-larrian bizi gara, esentzian zer garen pentsatzeko tarterik ez dugula. Esentzian %70 ura gara. Eta modu sistemiko eta erratuan uste ohi dugu ur guztiak berdinak izan daitezkela.

 

Askok esan digute:

“Nik ezagutzen dut nire etxeko txorrotako uraren edukia”

“Nire etxeko txorrorako ura kalitate haundikoa da”

“Txorrotako ura Ur Mineral Naturala baino kalitate hobea du”

“Txorrotako ura Ur Mineral Naturala baino merkeagoa da”

“Txorrotako urek Ur Mineral Naturalak baino guttiago kutsatzen dute”

 

Gure errespetua persona guztieri. Bai eta hainbat arrazoiengatik, Ur Mineral Natural eta txorrotako uren inguruko ezberdintasunak argitzen dituzten arrazonamendu logiko, legezko nahiz kulturalak baztertzen dituzten guztieri ere.

Altzolako iturburutik ziurtatu nahi dugu aurreko baieztapenek gordetzen duten eredu okerra. Urak ezberdintzeko gaitasuna ezagutu eta elkarbanatzera gonbidatzen zaitugu. Bai gure arbasoen uraren ezaguera biltzen duen ezagutza, bai eta uraren alderdian eta bereziki Ur Mineral Naturalaren inguruan beren jarduera garatzen duten profesionalena ere.

Aurreko baieztapenen irmotasunaren inguruan hurrengo ikuspuntua elkarbanatu nahi dugu publikoarekin Altzolako iturburutik.

 

“Nik ezagutzen dut nire etxeko txorrotako uraren edukia” –> Nork daki zer edaten duzun?

Baieztapen hau, ausartaz gainera, faltsua da. Faltsua da, baieztatu ahal izan duzun bezala, txorrotako uraren laginketa guneetako irakurketek ematen diguten lauzpabost parametroetatik haratago, txorrotako uraren analisien inguruan ez dugu informazio gehiagorik eskura.

Gure etxebizitza hornitzen duen txorrotako urak izango duen konposaketaren ildotik ia:

 

Posible ote da laginketa gunetik haratago bestelako elementu fisiko-kimikorik uraren konposaketan eraginik izatea ? 

¿Sabes lo que bebes? Cuando bebes agua de grifo

Ziur zaude ezagutzen duzula zure txorrotako urak dakarrena?

 

“Nire etxeko txorrorako ura kalitate haundikoa da” –>  Nork daki zer edaten duzun?

Txorrotako urak giza kontsumorako osasun erizpideak betetzen ditu teorian, otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretuari jarraituz.

Irakur daiteke Anexo I. delakoan 5. artikulua, parametro biologiko eta kimikoekin batera.

“5. Artikulua. Giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko erizpideak.

Giza kontsumorako ura garbia eta osagungarria beharko litzateke izan.

Errege Dekretuaren efektuetara, giza kontsumorako ura garbia eta osasungarria izango da inongo mikro-organismorik, linburdinkari nahiz sustantzia bere barne izanik, horren kontzentrazioak giza osasunerako arriskua suposatuko ez duenean, eta I. anexoaren A eta B ataletan zehaztu baldintzak betetzen dituenean.

Horrenbestean ondorioztatu daiteke:

Giza kontsumorako uraren kalitate erizpideek “ur garbi eta osasungarria” dute mintzagai. Aukera ematen zaio txorrotako urari bere baitan kutsadura maila zehatza izateko. Planteamendua hurrengoa da; bere kontzentrazioa giza osasunarentzako ez dela kaltegarria.

Beraz, kontsumitzaile gisa txorrotako urak definitzerakoan “kalitate haundiko” bezalako adjetibo zehaztugabeak erabiltzen ditugunean jarrera alferra eta kontraesankorra hartzen ari gara. Sarritan gure egoera beste herrialde batzuetako errealidade ezberdinekin konparatzen ditugulako.

Honen inguruan egin dezakegun galdera hurrengoa da:

Ziurtatu daiteke aipatu kutsadura maila hauen menpeko esposizioak epe luzean benetan giza-osasunean earginik ez duela? 

 

“Txorrotako ura Ur Mineral Naturala baino kalitate hobea du” –> Nork daki zer edaten duzun?

Horren pentsamendu oker zein populistaren aurrean hurrengo 2 alderdiak argitu nahi genuke:

A) Aurrena, Ur Mineral Naturala elikagaia dela. Txorrotako ura, zerbitzu publikoa.

B) Txorrotako urari buruz mintzatu garenean giza kontsumorako uraren espainiar legediari so egin diogun bezala, baieztapen hau kontratatu ahal izateko abenduaren 30eko 1798/2010 Errege Dekretuak zehazten duen Ur Mineral Naturalen legedia aztertu dezagun.

Aipatu legeak Ur Mineral Naturalak hurrengo moduan definitzen ditu 2.artikuluan:

Dicha ley define las Aguas Minerales Naturales en el artículo 2 de la siguiente manera:

“2. Arikulua. Definizioak.

Errege dekretu honen efektuetara ulergarri egiten da:

a) Ur Mineral Naturalak: mikrobiologikoki sanoak, beren jatorria urtoki nahiz estratu batetan dutenak eta iturburu batetan berez azaleratu edo sonda, potzu edo lubaki nahiz galeria, edo eta beraien konbinazio baten eskutik artifizialki jaso daitezkenak.

Hauek argi ezberdindu daitezke gainontzeko ur edangarri ohikoetatik:

1.  bere izaeragatik, mineralek, oligoelementu eta bestelako elementuek osatu bere edukiagatik, eta batzuetan, zehaztu eraginengatik,

2.  bere kimika konstanteagatik

3.  bere jatorrizko purutasunagatik,

beraien lurazpizko jatorriagatik eta kutsadura-arrisku ororen salbu modu naturalean babestuta izanagatik beren ezaugarriak erabatekoak izaten jarraitzen dutelako.

Ondorioa. Ezin daiteke ur purua eta kutsagarriak onartzen dituen ura parekatu. Dagokigun galdera da:

Aipatu baieztapena egiten dugunean esaten ari garenaz ohartzen al gara orain? 

 

“Txorrotako ura Ur Mineral Naturala baino merkeagoa da” –> Nork daki zer edaten duzun?

Ez da egia.

Biztanleok txorrotako uraren kostua kalkulatzeko erabiltzen duen oinarria, soilik gure etxebizitzan kontsumitu eta isurtzen dugun ur litro kopurua hartzen du kontutan.

Horrenbestean, gure etxebizitzetara iritsi aurretiko laginketa guneetan “apta para el consumo” den ura biztanleria osoari banatzeko azpiegitura osoak suposatzen duen kostua ez da kontutan hartzen. Orohar, erizpide objetiboen gabeziagatik, ezagutza eta informazioa defizita daudeneko ohiko egoerengatik.

Txorrotako uraren hornidurarako beharrezko azpiegitura eta bere mantenketarako partida, azpiegitura inbertsioen artean aurrenetako kapituluen artean izan ohi da. Inbertsio hauek gobernu bidez ordaintzen dira eta zuzenki inputatuak izan ohi dira gure zuzeneko zergetan.

Aipatu azpiegiturak bilttzen dtu:

a) Uraren bilketa sistemak

b) Potabilizazio guneak

c) Gezatze plantak

d) Punpaketa estazioak

e) Banaketa sareak

f)  Laborategiak

g) Irakurketa zerbitzu, ikuskatze, kontrol eta mantenketak, az.

 

Gure galdera da:

Zer dela eta ez zaio biztanleriari beharrezko eta jakingarri den informazioa helarazten,  konparaketa egin ahal izan dezan erizpide objetiboak erabiliz?

 

“Txorrotako urek Ur Mineral Naturalak baino guttiago kutsatzen dute” –> Nor daki zer edaten duzun?

Ez da egia, berriz ere.

Txorrotako urak jatorrian patogenoz josita egon daiteke, bai kimiko zein bioligikoak. Honen esan nahi du bere garbiketa edo potabilizazio prozesuan sortzen diren ezpurutasun edo “hondakinak” kutsadura iturri  direla eta beharrezkoa da hauek tratatzea.

Egungo legediak ahaleginak egiten ditu uraren pradigma aldakorrari egokitzen. Paradigma berri honek uraren kutsadura eredu berriak aurkezten digu, ohikoak diren partikula radioaktibo, nitrito, nitrato, pestizida ea.-etatik haratago.

Maiztasun haundiarekin kontsumitzen diren Ibuprofenoa eta depresioaren aurkako pilulak, kokaina eta bestelako droga eta botikak present dira gure ibaietako uretan.

Kontrako aldean, Ur Mineral Naturala dugu, zein aztertu bezala eta legeak definitzen duen modura, sanoa den, osasungarria, berez. Gizakiak egun eskura duen elikagai puru bakarra, alegia.

“Txorrotako urek Ur Mineral Naturalak baino guttiago kutsatzen dute“laren esaera okerra bere egin duenak zeharka baino ez du antzematen uraren gaia, beharbada elikagai industriak plastikoa erabili ohi duelako.

Ur Mineral Naturala botileratzeko Polietilenozko Tereftalatoa, PET-a alegia, erabiltzen da. PET-ak hamaika aldiz baimentzen du bere birziklapena eta hainbat esparrutan du erabilpena (jantzigintza, elikadura, 3D-ko inpresiorako filamentu gisa, ea.).

Produktu ontziratua merkaturatzen duten enpresak, artean Ur Mineral Naturala botilaratzen dutenak, behartuak daude merkaturatzen duten ontziki bakoitzaren birziklapena bermatuko duen kostua ordaintzera, bitartekari lanetan Ecoembes delarik. Ecoembes irabazi-asmorik gabeko erakundea da, bere bazkideak enpresa pribatuak direlarik eta ez Administrazio Publikoa.

Kontsumitzaile gisa, Ur Mineral Naturala edan eta hondakina sortzen dugunean PET ontzia dagokion kontenedorean lekutzen ez badugu, orduan ari gara kutsadura sortzen. Kutsadura personak sortzen du bere jarrerarekin eta ez ontzikiak.

Beraz eta logikaz:

Nor da kutsatzailea, pertsona bere jarrerarekin edo eskura dugun elikagai puru bakarrak?

 

Edaten dugun urari buruzko ondorioak

Badakigu zer edaten ari garen, Ur Mineral Naturala edan eta bere etiketa irakurtzen dugunean, edo soilik bere konposaketa kimikoa ezagutzen dugunean.

Txorrotako ura edaten dugunean, fede kontu bat da, ez bait dugu ezagutzen edaten ari garenaren konposaketa eta gure osasunari ekar dakizkion gaixotasun edo egonezinak epe luzera begira.

 

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar