ProZarautz Uraren Kulturaren alde AltzolakoUra bitarteko

ProZarautz 2016 txapelketa Zarautz Mundu mailako Surfaren eszenatokira bueltatu denekoa bezala gogoratuko dugu, baita eguraldi eta itsasaldi baldintza paregabeak izan dituelako ere, batez ere txapelketaren azken txanpan. Hainbat medioetan publikatu informazioa jaso ostean eta antolakuntzari so eginez hurrengo kontua nabarmentzekoa iruditu zaigu, alegia, marka ezberdinak txapelketaren zerbitzura izatearena eta ez alderantziz.

 

ProZarautz eta Alzola Basque Water Altzolako Ura Ur Dastaketa antolatu dute WSL.

ProZarautzen ur dastaketa nola egin erakutsi dugu Alzola Basque Water Altzolako Uraren eskutik

Alzola Basque Water – Altzolako Ura  Mikel Yerobi eta Oier Ilarramendiren deiaz jabetu da, bai eta ProZarautz2016 ekitaldia elkarlana sustatzeko kokaleku interesgarria izateaz gainera, Zarautzeko herrian galbidean dagoen Uraren Kultura biziberritzeko aukera izan daitekela, eta halaxe izan da.

 

Esther Facchin, Zarauzko turismo bulegoko zuzendaria eta Ixidor Larrañaga, turismoko zinegotzia ere Altzolako iturburutik igaro dira. Oneritzia eman diote bestalde, ur mineralen kata batetan oinarrituz bizilagun eta bisitarien Uraren Kultura berreskuratzeko proposamenari, bai eta kirol lehiaren antolatzaileak Salbide eta Jai Txiki iturri naturalen egoeraz jabetu daitezen uraren azterketak egiteari. Azken finean, elkarlanerako egoera honek eragin du Alzola Basque Water – Altzolako Ura eta WSLko atal den ProZarautz ekimenaren arteko kolaborazioa, zein oso harrera ona izan duen igandean, apirilak 3, Borghetton bildutako gazte eta adinduen artean.

 

Aipatu Zarauzko iturri naturaletan analisia mikrobiologikoak (beharrezko baina ez nahikoak) burutu ditugu Altzolako iturburuan dugun laborategian. Oier Ilarramendik gureganatu dituen laginak erabili ditugu, aurrez aipatuz antolatzaile eta partehartzaileak, ezingo genukela inondik inora ere ur hauek kontsumorako ontzat eman, izan ere konpetentzia hori Osasun Departamentuari bait dagokio.

 

 

Edonola, abiaturiko azterketek nabarmendu dezakete Zarautzen ziren hamaika iturri naturalen artetik iraundu duten iturri bi hauen egoera, eta bestetik bizilagunek esku artean izan ohi ditugun uren ezberdintasunak antzemateko joera har dezagun balio dezake; alegia, ez edangarriak, ur tratatuak, mineralak, ea. Analisien emaitzak ProZarautzaren antolatzaileen esku daude.

 

ProZarautz eta Altzolako Ura Alzola Basque Water

Alzola Basque Water – Altzolako Ura ProZarautz WSL-ko lehiaketan Ur Kata Dastaketa antolatu du.

 

Marketinaren eredu ez gara baina egoera ez da nolanahikoa, munduko urik onena dugu eskuartean Euskal Herriko bizilagunentzat eta Gipuzkoako Altzolan berez azaleratzen denari bezala, beste ur mineral guztieri ere erabateko balazta eragiten zaigu legediatik eratorri debekuen bitartez. Ezin dugu txintik ere esan ur mineralak personen osasunarengain duen onurataz eta honek ondorioztatzera garamatza benetan lagutza behar duena, euskaldunon Uraren Kultura, hots. Gure aitona-amonek bazekitan Altzolako Urak eragin mesedegarria duela giltzurrunak garbitzeko garaian, harriak txikitzen erabateko eragina duelako, artritismoarekin, reuma edo gota deritzonarekin, edo azido urikoaren kasuan ere.

 

Alzola Basque Water Altzolako Ura protagonista Zarautzen eginiko ur kata dastatzerakoan ProZarautz 2016 WSL

Alzola Basque Water Altzolako Ura protagonista Zarautzen eginiko ur kata dastatzerakoan ProZarautz 2016 WSL

Hala ere, arbasoengandik gure baitan dirauen oinordetza edo herentzia apurra, hitz ezagun zein lausoaren jabetza da; edangarriarena, alegia. Edangarria hitzak bere aterkipean biltzen ditu ur minerala, eta baita zientifikoki onartu toxizidade maila jakina duen ura, baina edangarria. Ur kloratuak gure dastamenean eragina du eta ondorioz egun, oso zaila egiten zaigu txorrotako ura denbora luzean edan ostean ur mineralak ezberdintzea, baina kontu egin gauza bera ez direla. Txorrotakoa zerbitzu publikoa da eta ur minerala, elikagai bat kontsideratua, izatez purutasuna bermatzen duen elikagai bakarra da. Edonola, prestakuntza egokiarekin neuronen arteko konexioak berrezarri eta dastamena berreskuratu daiteke kataren bitartez, euskal ur mineralak eta besteak dastatu eta ezberdintzen ikasteraino.

 

Alzola Basque Water Altzolako Ura Zarautz ProZarautz 2016 lehiaketan

Alzola Basque Water Altzolako Ura Zarautz ProZarautz 2016 lehiaketan

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar