Plastikoa kutsakorra bada, ardura norberarena.

Plastikoa kutsakorra bada, ardura norberarena.

Mintzatu gaitezen plastikoaz.

Gizakiak plastikoa bere aliatua zein etsai nagusia bilakatu dezaken heinean, benetako arriskua ezezagutza sustatzen duen erizpide eta datu gabezian datza.

Erakunde zein marka jakinen marketin itxurakeriek errealitatea aldrebesteaz haratago,  pentsatzera garamatzate badagoela egun, Ur Mineral Naturala ontziratzeko PET (Polietileno Tereftalatoa) baino ontzi eraginkorrago eta jasangarriagorik.

Ur Mineral Naturalaren ontzikia eraginkorra izango da, modu erraz eta sinplean, legeak ezarrri baldintzetan produktuaren kalitatea bermatu eta dosi bakoitzaren produkzioa, logistika, banaketa eta garraioa, ingurugiro-kosturik murritzenean baimenduko duenean.

Altzolan, plastikoaren arazoaz jabeturik, aterabidearen parte izateko jarduten gara, datu errealetan oinarrituta.

Altzolan ikerketa eta garapen proiektuetan murgildu da errealitate hau bertatik-bertara ezagutu eta Ur Mineral Naturalaren ontziratze prozesuan aterabideak plazaratu asmoz:

A) Ekodiseinua. IHOBE eta Ecoembes erakundeen laguntzarekin, gure PET ontzikiak “eko” izaera barneratu dezaten lan egiten dugu.

B) Elikapef. Eroskik lideratu proiektua, zeinetan  gure PET 1500ml. ontziaren ingurugiro aztarna kalkulatu dugun, karbono aztarnaren alorrean hobekuntza prozesua bideratu asmoz.

Guztiok dugu amankomunean plastikoaren erabilera gure egunerokoan:

  • Garbitasuna (Xaboiak, txanpuak, hortzetako eskuilak zein pasta, dutxako orburu zein kotoi-zotzak, konpresak, tanpoiak, zapiak, ea.).
  • Textila (gure jantzien portzentaia haundia lehengaia sintetikoa da).
  • Elektragailuak (Elektragailuak gure bizimoduan izan duten hedapena, neurri haundi batetan plastikoari eskerrak izan da).
  • Garraioa (Ibilgailu baten konponenteen %80 inguru plastikoz osatuta daude).
  • Kirola eta Aisialdia (Zaila da aurkitzea aisia zein kirolaren alderdirik, zein plastikoan oinarritu aldagai kutsakorretatik erabat at dagoenik).
  • Osasuna eta edertasuna (Zure ohiko farmazian zaila egingo zaizu plastikorik gabeko produktu bat eskuratzea).
  • Tresnak (Sartakin, artazi zein bestelako tresneria).
  • Eraikuntza eta dekorazioa (Plastikoak esaterako, azpiegitura elektrikoen isolamendua baimendu digu)
  • Ea.

 

View this post on Instagram

 

A post shared by 3R3D TechMat (@3r3dtm) on

Plastiko guztiak berdinak ez direla ere, egia da.

Esaterako, Alzola Basque Water PET ontzia %100 berziklagarria da. 

PET plastikoa nahi beste aldiz berziklatu daiteke eta anitzak dira bere aplikazioak; jantziak egiteko polyesterretik hasita, 3D inpresiorako filamentua osatzeraino. Berez, berziklatzearen ardura duten erakundeen eskutik, eskari haundiena duen plastikoa da. Ez soilik, bestelako kutsadura organikotik libre dagoelako, baita ere, eta batez ere bere berziklatze prozesua erraza eta efektiboa delako.

Nola zehaztu daiteke plastiko egokia edo plastiko desegokia den?

Plastikoaren erabilera zein baldintzapean debekatu beharko litzateke?

Gizakiak zergatik hartzen dugu plastiko batzuren erabileraren ardura gure gain eta beste batzuena ordea ez?

Plastiko guztiak desegokiak direlaren uste izatea eta horregatik plastikoaren erabilera aldaratzea eta hainbat kasutan galaraztea ere, gure informazio mailaren erakusgarria da.

Aurrez aipatu bezala, plastikoa gizakion %99.9 egunerokoan prrersent dugu, hara-nora goazela. Gure bizimoduarekin jator jokatu nahi badugu, beharrezkoa dugu datu eta prozesuetan gardentasuna exijitzea eta pertsonen hezkuntza eta jarreran oinarritu aterabideak erabiltzea arazoari aurre egingo badiogu.

Nahitaez, informazioaren askatasuna iradokitzen duen interneteko garaiaz gain plastikoaren garaia ere bizi dugu, eta hara non, lehengai honen inguruan aterarabideak beharrrezkoak izanik, datuak estuki gordetzen dira.

Soluzioaren alderdi bat plastikoaren erabilera murriztu edo eta beste lehengai batengatik ordezkatzean datza, hau posible balitz. Ur Mineral Naturalaren ontziratze prozesuan ez dago ordezkari biodegradagarririk.

 

 

View this post on Instagram

 

A post shared by 3R3D TechMat (@3r3dtm) on

Plastikoak eta bestelako kutsadurak

Gehiegizko plastikoa ekiditu daitekela ulergarria da, bai eta ingurugiroaren kutsadura minimotzen duten lehengaiak sustatu behar direla. Gauza da, egun, Ur Mineral Naturalaren merkaturatze prozesuan, PET lehengaia da ingurugiro-aztarna ttikiena duena. Beste kontu bat da, gizakiok produktua kontsumitu ostean egiten dugun ontzikiaren erabilpena.

Beirazko ontzi baten ekoizpenak ingurugiroari suposatzen dion eragina kaltegarriagoa da PET ontziaren kasuan baino eta hainbat egoeratan arriskua ekar dezake (kirol kantxak, igerileku, gimnasioetan, ea.). Botila baten ekoizpeak kontsumitzen duen energia neurrigabeki haundiagoa da PET ontziaren kasuan baino eta produkzioari egozten zaizkion metal astunek sortu kutsadura ez da ezaguna, entzuten eta ikusten ez den heinean.

Kartoizko kutxa edo “tetra-brik” deritzonak uste faltsua sustatzen du, bere benetako ingurugiro eraginaren inguruan. %82an jatorri berriztagarria duen lehengaiaz osatua egon daiteken arren, gainontzeko %18 horrek are arazo larriagoa suposatzen du azal hirukoitza duen plastiko batetaz ari garelako. Kartoizko gainazala aluminiozko beste azal bati eta era berean azal hauek plastikozko beste bati itsastean sortutako ontzikiak bideragaitza egiten du hondakin honen berziklatzea. Beraz, eraginkorra izatetik urrun dagoen proposamena da azken hau eta hondakinaren arazoa konpontzetik urrun, eztabaida eta nahasmena sortzen du.

 

Gardentasun eza eta datuen omisioak ezezagutza eta nahasmena sortarazten dute.

Kutsaduraren inguruan pertzepzio okerra dago.

A) Itsasoetako plastikoari bururz mintzatzen garen heinean, beren pHan eraginez, gure urak inguru azidotuak bilatzatzen dituzten lixibiatueri buruz ez da batere argitzen. Gure ibaietako uretan disolbatu botikek (antidepresibo, ibuprofeno zein antibiotikoak) suposatzen duten arazoaz ere apenas entzuten da ezer.

B) Ingurugiro kanpaina guztietan gehiegikeriarekin aipatzen da Ur Mineral Naturalaren PET ontziaren eragina. Eta haratago, Ur Mineral Naturalaren dosia behar duen pertsonaren erabakia hertsitzen da plastikoaren izenean. Ur Mineral Naturala, botika prebentibo gisara, kutsaduraz libre dagoen ur bakarra izanik, horrela erakusten du espainiar legediak – Ley de Aguas Minerales (Real Decreto 902/2018, de 20 de julio.

Plastikoaren erabilpena galaraztearen izenean gizakion osasunean eragin zuzena izan dezaketen balorazio erratuak egin daitezke. Izatez, pertsoneri txorrotako ura eta Ur Mineral Naturala ezberdintzen lagunduko lieken Uraren Kultura erauztea berebiziko errakuntza da.

Pentsatu dezagun une batez, biztanlegoak txorrotako ura besterik ez edatea erabakiko duela. Ondotik, kloroak eta uraren azpiegitura publikotik eratorri  bestelako kutsadurak eragindako  gaixotasunak, plastiko eta aluminiozko zorroetan bildutako botikekin sendabidean jarriko ditugu, behinik behin. Konponbidea ote gaixotasuna baino okerragoa?

Mundu mailan bada biztanleria osoa uraz hornitzea bideragaitz egiten duen defizita. Ondorioz, klase sozialen arteko bazterketa berez etorriko da. Aurrena, prezioa erabili ohi da balazta gisara. Bigarrenez, “plastikoaren kutsadura” akuilu darabilen informazio gabeziarekin, biztanlego xumeenaren Uraren Kulturaren erauztaile gisa.

Espainia mailan, elikadura produktuetatik eratorri plastikoak, sortu hondakin guztiaren %8a baino ez du suposatzen eta berziklatze tasarik garatuena (%77) duen lehengaia da.

 

View this post on Instagram

 

A post shared by Alzola (@basquewater) on

Armak, ibilgailuak, tabakoa eta bestelako arrisku produktuak. Plastikoa al da arriskua?

Edozein dela osasun publikoa edo ingurugiroaren gaineko arriskua suposa dezaken ekintzatan, erantzunkizuna erabiltzailearena da, plastikoaren kasuan ezik. Zergatik ote?

Inor tiro batek hilko balu, balak ez luke errurik. Ibilgailu batek oinezkoa zebrabidean harrapatuz gero, erantzunkizuna gidariarena da. Eraikin puibliko batetan erretzeak zigorra lekarkio legea hausten duenari. Kutsadura ekintza masibo baten aurrean erantzulea pertsona edo erakundeak bada, esaterako isurketa baten kasuan, erantzunkizuna sekula ez da material edo gaiari lotutakoa.

Plastikoaren kasuan, zergatik ote lehengaia bera errudun? Litekeena da jarrera horrek ezarri uste bati erantzutea; “Plastikoa kutsakorra bada, ardura ez da nirea”

Ez dugu inola ere norbera bere hondakinaren kargu ez hartzea justifikatuko. Are gehiago, inplikatu erakundeen aldetik gardentasuna exijitzen dugu hondakinen kudeaketari buruz egiten den komunikazioan, eta plastikoaren arazoaren inguruan eskatzen dugu, zehaztazunez eta erizpide argietan oinarritu informazioa eta hezkuntza helburu, sortzen dugun hondakinaren inguruan pertsona eta enpresen erantzunkizuna arautu eta jokabide okerrak zigortzeko joera izango duten aterabideak plazaratzea, plastikoarenak zein bestelako lehengaien inguruan.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar