
Alzolaren marketinari lotuta, “OSAKIDUN” hitzaren jatorriaren nondik norakoak.
2018 urtea hasiberri, Euskadiko Odol Emaileen ordezkari gisara, hurrengo gonbitea egin zigun Victor Manso jaunak. Alegia, saia gintezen “donante” hitza berezkoa duen pisuzko eta ardurazko konotaziotik libratuko zuen sinonimoa lantzen, asmatzen, behar balitz. Datozen belaunaldien iruditan pizgarri erakargarri zein dibertigarria suposa zezan. Urarekin errazago.
🤔
Pentsatzen jarrita, pertsonarentzat akuilu arina beharko genuke.
Mezuaren hartzaile beharko duenaren iruditan, odola ematea borondate hutsezko ekintza gisa barneratzera garamatzana, jatorra bezaiun eskuzabalekoa. Zergaz at legoken ekimena.
Osakidun hitza bertatik eratorri zen, txapeldun errima duelarik, gainera;
OSA – Euskaraz, Osasuna hitzaren erroa.
-KI, materia, zati, zein eratorri esanahaitzat duen atzizkia
-DUN, edukitzea esan nahi duen atzizkia
Hortara, OSAKIDUN horrela definitu liteke; Osasunaren dohaiaren jabe dena (odola alegia) eta emateko borondatea zein gaitasuna duena.
(Osakidun eta Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzua – ere badute antzekotasuna)
2016 urtean zehar, Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen eskutik erabili genuen “Ura, Odola Bizitza da” leloari jarraiki, kanpaina orotara, hurrengo izaera hartu zuen:
“URA, ODOLA BIZITZA DA, IZAN OSAKIDUN”
Informazio gehiago; www.osakidun.eus