Ointxe, oinarrizko euskal saskibaloia Altzolartze prozesuan

Ointxe, oinarrizko euskal saskibaloia Altzolartze prozesuan

Ointxe Saskibaloi Elkartea Arrasateko saskibaloi elkartea da.

Uraren kulturak ez du eskubide esklusiboa izan behar. Gure haurrek eskubidea dute oinordetzan jaso dugun ezagutza bereganatzeko. Zer dela eta, soilik Altzolako iturburutik gertu diren aitona-amonen generazioek ezagutzen eta gogoan dute Altzolako Uraren onurak giltzurrunak garbitzeko, odola iragazteko eta toxinak kanporatzeko? Zergatik diote beren seme-alaba eta ilobek ez dutela ur ezberdinen artean bereizten? Izan liteke ur kloratuak eragina izatea uraren zaporea antzemateko garaian? Izan liteke, baita ere, haurrei eskainitako heziketa eta ezagutza gaztediaren eboluzioan ematen diren balioak eraldatu izana? Ikus dezagun Ointxe-ren bideoa.

 

 

 

Ziurrenik, neurri estu nahiz zabalagoan galdera haueri erantzunak badutela zeharbide soziala, kulturala eta giza osasunekoa, baina ez gara abiatuko horien balorazioa egitera, bai ordea, gaztediarena. Benetan miresten duguna zera da, gaztetxoek uraren inguruan egiten duten balorazioa, zein jarrera eta onarpena duten; alegia, kirola egin bitartean ahotan zeharo antzematen dute ur mineralaren zapore garbia ahotan.

Gaztetxoek bere baitan dute iada ur ezberdinak antzeman eta gustagarri zein duten esateko gaitasuna, izan ere, beren dastamen-papilak iada bere horretan mantentzen dituztelako eta eskertzen dituzte ur mineralak bereziki konposaketa kimiko orekatua dutenak, ahotan gustagarri egiten diren horiek, ahoa laztantzen dutenak. Gainera, oreka horrek izan ohi du bere eragina gorputzean baita, esaterako Altzolako Uraren kasuan diuresi perfektua egiteko aukera ematen digu, batez ere, baraurik eta azaleratzen den tenperaturan edango badugu, 29ºZ-tan.

Saskibaloiaz mintzo garenean, badira iada talde ezberdinak Altzolako Uraren onurak frogatu dituztenak. Ointxe Saskibaloi Elkarteaz gainera, Askartza Saski eta Leioa Saskibaloi Taldea ere Uraren Kulturaren alde egitera animatu dira eta oso garrantzi haundia du ahoz-ahoko zabalkundeak gure gaztetxoen artean osasuna banatzeaz ari garelako, beraien heziketa bermatzeaz, ezagutzaren transmisioan kale egin gabe.

Eskerrikasko Saskibaloiaren lagunak!

 

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar