
Kaiarriba Donostiarra, zurea!
Kaiarriba Donostiarra ilusio haundiarekin ekiten dio 2018. urteko denboraldiari, laster zure babesarekin.
Arraunzale, Altzolako iturburuan 11 datu bildu ditugu Kaiarriba Donostiarra zureago egingo dutenak.
Kaiarraiba Donostiarra zureago egingo duten 11 datu
- Kaiarriba-Donostiarra 2007an gauzatzen da UrKirolak, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiako Udala bitarteako. Ondoren, Fortuna eta Kiriko elkarteetako arraunlariak bilduko zaiolarik.
- Kaiarriba-Donostiarra Donostia ordezkatzen duen bateratu trainerua da, club ezberdinak eta babes instituzionalak bat egiten dutena.
- Administrazio efektuetara, C.D.R. Kaiarriba da berezko izena (egungo legediak Donostiarra izeneko clubik galerazten bait du).
- Kaiarriba – Donostiarrak 15. Kontxako bandera eskura dezake donostiar hiritarrentzat. Hiriko 10 elkarte dira sekula Kontxako banderan lehiatu direnak, guztira 14 alditan garaile atera direlarik 1.879a geroztik.
- Kaiarriba-Donostiarra elkarteak 2017an kaleratu zuen nesken trainerua. Nesken 3. traineru donostiarra, Ur-Kirolak 2009an eta Arraun Lagunak 2015ean atera zutenak geroztik.
- Francisco Zubiaurre Cabañas, “Kiriko”, (Getaria, 1867-1926) donostiar arraunaren patroi ospetsuenetakoa izan zen. Kontxako bandera hirian bertan gera zedin aldi gehien lortu zuena, 5 alditan zehatz-mehatz.
- Kirikok asmatu zuen ziaboga emateko modu modernoa, brankako arraunarekin.
- 2017a garrantzi haundiko urtea izan da Kaiarriba-Donostiarra elkartearentzat. Helmugatzat gizonezkoen arraunaren lehen maila – Euskolabel Liga – ezarri eta igoera lortzeaz batera, emakumezkoen trainerua kaleratu eta sendotzea lortu bait da.
- Kaiarriba – Donostiarra elkarteak Salamanca Pasealekuaren 13.ean du bere egoitza. www.donostiarra.eus da bere webgunea eta hauek ditu sareak facebook, twitter eta instagram. Jarrai itzazu.
- 2016tik hona Kaiarriba – Donostiarraren tripulazioak Altzolako Ura dute hidratatzeko, munduko Ur Mineral Natural orekatuena, Alzola Basque Water.
Alzola Basque Water – Altzolako Ura ordezkatzen dugunok Donostiako kaleetan barneratzen gara hiritarren artean osasuna banatzeko asmoz. Uraren Kultura eta Ur Mineral Naturalak gure organismoan dituen onurak zabalduz.