Hondakina, Osasunari uko egitera garamatzan akuilua

Hondakina, Osasunari uko egitera garamatzan akuilua

Gizakiok egunerokoan sortzen dugun hondakinak arazo larria suposatzen du.

Maila orokorrean ematen den arazoa da. Inoiz lehenago ezagutu gabeko kutsadura saturazio-mailak pairatzen ari da Lurrra, gizakiak sortu kutsadura fisiko-kimikoaren eraginez.

Ozeanoak, atmosfera, ibaiak eta zorupeak, substantzia eta material orotako kontrolik-gabeko isurketen testigantza ematen digute.

Naturarekiko eta ondorioz bizitzarako mehatxu diren jokabideen kontrola eramango lukeen alderdi administratiboaren konpetentzian sinismena izaten jarrai dezakegu. Aldiz, erantzunkizun honek aspaldian gainezka egin duela esan daiteke. Horrela, gure kontroletik kanpo dira.

2018ko martxoa, Kwinana (Australia). Drainatze sareen instalazioa.

Espainiaren kasuan, europar legedia bere erara betetzen saiatzen ari da, besteak beste, orden gabezia eta zorroztasun eskasia nabarmenak direlarik, bereziki elikagai hondakinen kudeaketan.

Batetik, orden gabezia:

Legez, Berziklatze Sistema Integrala izendatu eta erantzunkizuntzat “berziklatzea” zehazten zaion sistema, enpresa pribatuaren menpe izanik, Ecoembes eta Ecovidrio diren bezala, sitemaren lehentasuna mozkinen banaketan oinarrituko da. Akziodunak kontent izatearren, lehentasuna hori erakundearen jokabide orokor bilakatu daiteke.

Bereiziki, udalek Berziklatze Sistema Integralarekin lankidetzan baliatzen duten negozio atala nabarmendu behar da, beren aurrekontuen egungo eta epe luzerako berme bilakatu dena, bildu hondakin bolumenaren araberakoa.

Bestalde, elikagaiak ontziratzen dituzten enpresak daude. Hauen betebeharra legez, Berziklatze Sistema Integrala existitu ezean, betebeharra dute produktua kontsumitu ostean sortu hondakinen kargu hartzeko. Espainian, aipatu moduan, Ecoembes eta Ecovidrio erantzunkizun hau beren baitan dutenez, enpresa ontziratzaileen eginkizuna hurrengoa da; etiketan “berziklagarria” eta “dagokion edukiontzian bildu berziklatu dadin” ikurrak gehitzen dituzte eta ordainetan, merkaturatu ontziki bakoitzaren materialaren (plastikoa, kartoia, beira, aluminioa, ea.) eta bere pisuaren araberako ordainketa zuzentzen diote Berziklatze Sistema Integralari, hondakinaren berziklatzea bermatzeko xedearekin.

Ikuspegi hau kontsumitzaileari arrotza egiten zaio eta logikarako jarraibiderik gabe, ulergaitza ere. Orohar, gehiengoak uste du Berziklatze Sistema Integralak erakunde publikoa dela (eta kasuan kasu, elkargo autonomoaren transferentzia ere bideragarri ikusiko luke). Kontua da, erakunde pribatu honek, berziklatzeko  bere erantzunkizuna aldarrikatu beharrean (aurretik enpresen ordaina jasota, zein azken finean prezioan kontsumitzailearen kargu dijoan), kontsumitzailea bera egiten du berziklatzearen erantzule bere komunikazio estrategian.

Neurri batetan, kontsumitzaileok erantzule bagara, hondakina dagokion edukiontzira iristearena, bai, bere ondorengo berziklatzea baimenduz. Aldiz, legeak zehazten du berziklatzearen erantzunkizuna Berziklatze Sistema Integralaren baitan dagoela, eta izatez, merkaturatu produktu bakoitzagatik ordaina jaso du bere hondakinaren berziklatzea ziurtatu dezan.

Ideiak ordenean jarri eta benetako estimulu positiboa garatu aldera, Alzolan sarritan aldarrikatu dugu (Ecoembes erakundeko partaideekin bileran) egia hutsa plazaratu dezaten, izan ere, pertsona gutxik ezagutzen bait du.

Pisuzko arrazoirik ezean poltsikoan darabilkigutenean soilik, orduan ajola zaigu, orduan ardura eta arreta. Iada, kontuan hartu ez duguna zera da; elikagaiak kontsumitzen ditugunean, prezioan barne doala sortu hondakina, ekonomiaren berzirkulazioari egokitzea, alegia, berziklatzea bermatzeko beharrezkoa den zenbatekoa.

Hondakinen bilketa selektiboa baimentzen ez dugun bakoitzean, gure xoxak zuzen zunenean Berziklatze Sistema Integralaren diruzaintzara doaz, eta esan bezala, ez da Gobernua, sikiera. Nola liteke? Bada, sistema bera, bere erantzunkizunagatik liberatzen ari garelako, bien bitartean ordainetan, enpresa ontziratzaileen diru sarrera jaso badu ere. Zuk, nik, guk guztiok, akziodunen artean mozkinak banatzera bideratzen dugu sistema gure betebeharra betetzen ez dugun bakoitzean.

Ecoenbes eta Ecovidrio erakundeek egi hau plazaratuko balute, esaterako horrela dioen kanpaina batetan: “Sortzen duzun hondakinaren kargu hartzen ez duzun bakoitzean, aberatsago egiten gaituzu”, zer uste duzu gerta zitekeela? Zein izango litzateke publikoaren erantzuna?

Egingo ez badute, (sarritan eskatu badiegu ere, sare sozialetan zein bertatik bertara), pentsa daiteke arrazoi ezberdinengatik izan daitekela. Akziodunak kontent izan daitezen. Beren etorkizuneko bideragarritasuna zailduko lukeen konpromezua sahiestearren. Iritzi publikoaren aurrean agerian ez geratzeagatik, ea.

Agerikoak besteak beste, sistemaren desoreka eta zehaztasun gabezia:

Zer dela eta berez sanoa eta jasangarria den Ur Mineral Naturala bezalako produktuaren inguruan, administrazio, Berziklatze Sistema Integrala, zein medioen urteetako jazarpen eta kutxatze kanpaina?

Jarrera hau etengabean eman ohi da eta ongi kudeatu xedea omen du atzetik. Aurretiko artikuluetan aipatu genuen, selekzio ez naturalaren arrazoia izan zitekeela, izan ere, etorkizun hurbilean uraren kalitateak baldintzatuko bait du biztanleriaren osasuna edo haratago, ez da urik izango biztanleria guztiarentzako. Desoreka hidrikoa nabarmenagoa da urtetik urtera eremu zabalagoetan. Beraz, nahikoa Ur Mineral Naturala izango ez badugu guztiontzako, “hobe litzateke biztanleriaren segmentu baten bizi kaliatea bermatzea, behinik behin“.

María Santos, El Ágora, diario del Agua aldizkarirako 2019ko azaroaren 27an idatzi artikuluari buruzko @basquewater kontuaren txioa.

 

 

 

 

 

 

Produktu baten jazarpena eta erasoa iritzi publikoaren aurrean, erraz bilakatu daiteke “zaintzarako” aterabide. Modu honetan, Ur Mineral Naturalaren berezitasunak eta izaera esklusiboa moldatu eta izkuta daitezke, bai eta ordezkagarri baten (txorrotako ura) aurrean benetako konparaketa ekiditu ere.

Bestalde, txorrotako uraren hornidura sistema espainiar gizartearen bizi-kalitatea ziurtatzeko bermea da. Hala ere, bere aplikazio higienikoak (ur garbiak kontsidera bait daitezke) europan zerbitzu honek duen fakturazio mailara iristeko nahikoak ez direla antzeman dezakegu. Ezezagutza eta gizurrean oinarritu egungo egoerari lotu dakioken beste arrazoi bat izan daiteke honako hau.

Alegia, “Nola adierazi espainiar biztanleari azken 10 urteetan urarengatik ordaintzen duena esponentzialki hazteaz batera, Ur Mineral Naturalaren bertuteak eta txorrotako urarekiko benetako aldea?

Egia esan, txorrotako ura zuzenean irenstea epe luzean agerian uzten ditu hainbat aztarna ez  osasungarri, mikrobiologikoki sanoa izatetik urrun bait da,  Ur Mineral Naturala ez bezala.

Gobernuaren azpiegitura guztien artean kostu haundiena duenaren saneamendua, mantenketa eta egokitzapen beharra izan daiteke neurri haundi batetan, “giza kontsumorako ura” eta Ur Mineral Naturalaren artean egiazko ezberdintzapena publikoki eta nabarmenki baimentzen ez duen eragilea, eta aldiz, legeak  zehaztasunez biltzen duena.

Moisés Canlé iAgua-n, 2020ko urtarrilaren 29an idatzi artikuluari buruzko txioa @basquewater kontuan.

Zorroztasun eza, nahasmena eta desoreka

Iritzi publikoaren artean nahasmena sortzeko aurreneko gakoa Ur Mineral Naturala, ur botilaratu izendatzean datza. Era honetan, jatorriz eta legez dituen ezaugarri eta berezitasunetatik alderatzeko ahalegina egiten da, oihartzunik sortu gabe. Gogoan izan behar dugu Espainian botilaratu ur guztiaren %97 baino gehiago Ur Mineral Naturala dela eta berau dela gizakiaren aztarnarik, zein kutsadurarik gabeko elikagai bakarra. Ur Mineral Naturalak berezkoa du %100 produktu naturalaren izaera, naturak dakarkiguna.

Bigarren neurri gisa, pairatzen dugun neurrigabeko kutsaduraren erruduntzat PETa jotzeak, produktuen ezaugarrien araberako konparaketa objetiboa galerazten du, Ur Mineral Naturalaren ordezkagarrien mesedetan.

Hortaz, Ministroen Kontseiluak Hondakinen Legearen inguruko aurreproriektuaren bidez eta Espainian hondakinen kudeaketak sortarazten duen nahasmena eta orden gabezia baliatuz, elikagai puru bakarraren kontsumoa zigortzera doanean, sitemaren zorroztasun eza bermatua dago.

 

 

 

Gogoeta honetatik hauek dira ondorio zuzenenak:

1. Aurreko mendeetan espainiar zein atzerriko errege-erreginek praktikatu Uraren Kultura egun, guztion eskura ez dagoen luxua izaten jarraitzen du. Eta ez gabiltza prezioari, baizik irisgarritasunari buruz. Kafe baten balioan, Ur Mineral Natural 5 litro eskura daitezke saltoki batetan.

Publikoaren gehiengoa ezjakintasunean bizi da, iturburuko urak eta ur potabilizatuen arteko aldea ezagutu gabe eta honek galerazten du ondasun osasuntsuenarekiko beren irisgarritasuna.

Garai batean, soilik klase sozial batzuen esku zegoen espainiar lurraldeetako probintzia guztietan banatu iturburu eta bainuetxeetaz gozatzeko pribilegioa. Oinordetzan, egun ilustratu eta ikertzaile, jakitun eta jakingura dutenek soilik ezagutzen dute ur haien ezaugarriak (ez guztiena) eguneroko elikadura-kontsumorako ontziratuak antzematen dituztenean.

Ur sektoreko profesionalak, medio zein agintariek Ur Mineral Naturalari buruz mintzatzerakoan zehaztasun eza erakutsi bitartean, alegia, ur ontziratu gisara izendatu bakoitzean, klase sozialen arteko ezberdintasuna suspertzen ariko dira, informazioaren irisgarritasuna eta ezagupenari kalte eginez eta sistemaren zorroztasun eta zehaztasun eza garatzen lagunduz.

2. Hondakinen kudeaketa mundu mailako erronka da. Pertsonen esku dago elikadura hondakinak ekonomia zirkularrera bideratzea eta Espainian, Berziklatze Sistema Integralak du zikloa bete dadin bermatzeko erantzunkizuna.

Ecoembes erakundea Bilketa, Itzulketa eta Itzulera Sistemen (BIIS) aurkakoa da, zehazten duelarik “soilik ur, garagardo eta freskagarrien ontzikiak jasotzeko baliagarria da, plastiko zein metalezkoak, sortu hondakin guztiaren %8 izanik. Gehitzen du, berziklapena merkantilizatzen duela eta gainontzeko %92 hondakinaren berziklapena moteltzen duela”.

Baliteke egungo sistema baino garestiagoa ateratzea, ez bait dugu honen inguruko ikerketak ezagutzen, baina ziur gaude iritzi publikoaren aurrean hondakinari balioa ematea beharrezkoa dela pertsonak erantzunkizunez jokatzea baimenduko duen nahitaezko kontzientzia garatzeko.

Kontuan izanik uraren PET ontzikiak denen artean berziklatzeko errezenak direla (ez bait dute material organikoen kutsadura garbitu beharrik eta bere berziklatze prozesua erabat fisikoa bait da), eta berziklatu material honen eskaria hazkorra izanik, faktore hauek kontutan hartuko dituen alternatibaren alde egiten dugu.

3. Edozein aterabidek beharrezkoa du sistemarekiko moldaketa prozesua. Batzuetan, akatsak berak garamatza egokitzapenera, aukeren bazterketa medio. Soilik informazioa benetakoa denean eta gardentasuna ohikoa bilakatzen denean sistema batek izan dezake  jarraitasuna hobekuntzan.

Era honetan, Berziklatze Sistema Integrala, administrazioa eta medioak animatzen ditugu Ur Mineral Naturala ahotan dutenean, mesedez, jatortasunez mintzatu daitezen.

Gure gonbidapena luzatzen diegu kontutan izan dezaten, sortu hondakinak kudeatzeko gure ahalmenak garatzeke izateagatik, naturak eskaintzen digun elikagai sanoena zigortzea berebiziko errorea dela.

Azken finean, ohartu daitezen hondakinaren izenean osasunari uko egitearen hutsaz.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar