Gurutze Gorriak behar zaitu.
2 October, 2020Gurutze Gorria Koronabirusaren aurrean fronte nagusienetakoa izaten dihardu, bere horretan.
Pandemiak sortarazi krisiaren aurrean, Gurutze Gorriaren erantzuna historian izan den baliabide, ahalmen eta pertsonen mobilizazio haundiena suposatu du.
Plan Cruz Roja Responde delakoak, hainbat alorretara bideratu ahalmenak sendotzea ekarri du, hala nola, Larrialdi, Osasuna eta Gizarteratzean. Haratago, Enplegu, Hezkuntza eta Ingurugiro alorretan ez ezik, guztietan erabateko erantzuna emateko gaitasuna baliatzea.
Gurutze Gorriak alor guzti hauetan bideratu laguntza bikoizteak eta Kobid-19a inguratzen duten baldintzek, erakundeak uda garaian garatzen dituen fondo-bilketa eta bazkide kanpainak bertan behera uztea suposatu dute.
Alzolako iturburutik, Gurutze Gorriaren ekimen solidarioa zaindu eta babesteko asmoarekin, 1,5L eta 0,33L-ko gure botilen etiketak erakundearen zerbitzura jartzea akordatu dugu, gizarteari bideratu deialdia egiteko baliatu dezan.
Proposamen honen asmoa Gurutze Gorriaren ikusgarritasuna zabaltzea da, milioi erdi botilaren baitan, 38061 zenbakira Bizum bitartez edo eta 900 104 971 zenbakira dei eginez, erakundearen ekimen solidarioarekin bat egiteko aukeraren mezua gizarteari luzatzen zaion heinean.