Zer dela eta biltzen ditu beregan mezu eta esentzia eraldatugabea, Europan den urik orekatuenak?

Zer dela eta biltzen ditu beregan mezu eta esentzia eraldatugabea, Europan den urik orekatuenak?

Zer dela eta biltzen ditu beregan mezu eta esentzia eraldatugabea, Europan den urik orekatuenak?

Zergatia – Ondorioa printzipioa

Noizbehinka, gure baitan jatortasuna berezkoa dugu.

Ingurune zibilizatua deritzogun honetan, sarritan (edo gehienetan esan dezakegu) egia benetakoa  ezezaguna dugu. Eszenatoki erosoen jarraitzaile fidelak gara eta gure kontsumitzaile senak erosotasunaren ordainetan tratua burutzera garamatza.

Prezioa da sarritan, ezezagutzaren adierazle aurrenekoa. Egia da, informazioa murrizturik bizitza sinpleagoa dirudiela, errazagoa, erosoagoa.

Murrizketa honek erizpide zein iritzietan sortu ditzaken desbideraketak, eta ondorioz, ezagutzaren askatasunak suposa dezaken ulermen eza, garaiko kontuak dira. Horrrexegatik, beharrezkoa dugu onartzea, egunerokoari kasualitatearen funtsa eskainirik ere, gertaerak beren zergatiak izaten dituztela.

Merkatuak erregela zehatzek moldatzen dituzte, ekonomiak legetzat dauka eskari – eskaintza kausalitatea eta eremu politikoak “doktrina-koktel” gisara aurkezten dizkigu, gure antzemate nagia eta geldoa suspertu asmoz.

Zentzumenetik urrun diren bizipen, egoera zein esperientziak izatearen ondorioa da bizimodua. Eta zer ikusi dauka honek Europako urik orekatuenarekin? Galdetzea zilegi da.

 

Erosotasuna pekatu

Lurraren ibilbidea mugatua bada, muga irraunkorrena denborak zehazten digu. Etorkizunean izango den edozein eszenatoki baliabide mugatuen baldintzapean emango da eta gertaera aukerak bi izango dira:

A) Kontsumismoak gurtu erosotasunaren izenean, merkatu, Ekonomia zein Politikak Lurrean diren baliabideak xahutzea.

edo…

B) Informazioaren gardentasuna gailendu dadin eta ondorioz, ezagutza eta ulermena, adostu erizpide eta baloreen gaineko etorkizuna baimentzea, ez horren erosoa behinik-behin, baina benetakoa, egiazkoa.

Historiaren ibilbidea aldatuko duen eragile nagusi baten ezean, esperientziak probabilitate gehien aurreneko aukerari eskaintzen dio.

 

Baliabideak murriztea gure erosotasunaren mesedetan

Aldaketa klimatikoa izan liteke eragile nagusia eszenatoki berrirantz. Badago esaten duenik, klimaren eraldaketa, itsasoaren mailaren igoera eta beste aldagai batzuk osatzen dutela maila globalean ematear den paradigma aldaketarako nahikoa eragile nagusia.

Aldiz, garraio parke globalaren izenean, herrialde txiroetan pairatzen den ustiapenak arazoa konpondu gabe, lekuz aldatzea baino ez du suposatzen.

Iluntasunaren emari aldrebestuan jarraituko dugu, erizpide planetario zehatzgabean, mundu mailako potentzien esku diren biztanleriaren gain beren hegemonia ezartzen saiatuko diren bitartean, teknologia medio, zein ekonomia, erlijioa edo eta uraren kontrolaren bitartez.

 

 

 

Erosotasunak badu prezioa, menpekotasuna

Lurraldeak zehazten du gure menpekotasun geografikoa. Zehazki, izaki bizidun baten menpekotasun garrantzizkoena, urarekiko menpekotasuna da. Eta, Zer dakizu urari buruz?

Munduan ur edangarriaren irisgarritasuna ez dago bermaturik. Bada hau ezinezkoa litzatekela esaten duenik, izan ere, persona guztientzat nahikoa ur garbirik ez dagoelako.

Iada, gure erosotasuna bermatzearren, mundu mailako ur-baliabideak xahutzera iritsi al gara? Espainiar Estatu mailan 2018 urtean eman ziren zenbait datu badira, lekeutzen lagunduko digutenak.

Espainiar biztanle baten aztarna hidrikoa eguneko 6.700 litrokoa da, %80 nekazal eta abel hazkuntzaren alorrari lotutakoa, %15 industriatik eratorria. Munduko ur aztarnarik sendoenetakoa (jatorria: esagua).

Espainiako biztanle baten etxeko ur kontsumoa aldiz, persona eta eguneko 132 litro izanik, Europako txikienen artean kokatua dago (jatrorria: efeverde).

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeritzak aurkeztu datuak, edateko urari buruzkoak (ez duelarik ezberdintzen Ur Mineral Naturala eta preparatu ura); 62,76 litrotan zehazten ditu 2018 urtean, etxean kontsumitzen den ontziratu ura, personako eta urteko, aurreko urteari dagokionez %2,3 igoera erakutsiz.

2018 urtean Aneabek jaso datuen arabera, bazkide diren enpreseri egotziak, estatuko biztanle bakoitzaren batazbesteko kontsumoa134 litrokoa da. Datu hauek ondorioztatzera garamatza, Espainian, 6.312.000.000 litroko produkzioarekin (aurreko urtean baino %3,1 gehiago) eta 46.720.000 biztanleekin (zatiketaren emaitza 135 l/persona), muga-mugan dagoela bere biztanleria Ur Mineral Naturalarekin beharrezko hornitze hipotetikoa bermatzeko garaian.

Egoera hipotetiko honen aurrean, pentsa daiteke orohar, estatuan jatorria izango lukeen Ur Mineral Naturalaren bidezko ur horniketa mugaturik legokela Aneaberen bazkide ez diren produkzio guneetako eskaintza agregatuaren bitartez, baita ere produkzioa haunditzeko enpresa guztiek bateginik izango luketen ahalmenera, era berean.

 

El precio de la comodidad es la dependencia en esencia

 

Baten erosotasuna, bestearen menpekotasuna

Hala ere, “ur guztiak berdinak direla sustatzen duen pentsaera baliatuz, biztanleriaren alderdi zabal bat txorrotako ura besterik ez edatera bideratzea”, aurrrez aipatu bezalako eszenatokitik urrun mantenduko gintuzken bermea da. Alegia, honek esatera dakarrena da: “publikoaren ezjakintasunean oinarritu gaitezen, bakar batzuen erosotasuna eta ongizaterako gaitasuna bermatu dadin denboran zehar”.

Gertaera hau ematea ahalbidetzen dute hainbat neurri politiko, sozial zein kulturalak baliatzen dira.

 

Neurri politikoak

Eremu politikotik eratorri aurreneko neurria, nahasmena eragitea da. Informazioa eskura izatea zailtzen duten neurriez gainera, uraren inguruan nahasmena sortzeak ibilbide politiko interesgarria izatea erakutsi du.

Espainiar legedia berak argitzen du uren arteko ezbedintasuna eta hala ere, eremu politikotik eratorri ahaleginak ur edangarri eta Ur Mineral Naturalaren arteko kalitatea, ezaugarriak eta esentzia parekatzeko etengabean ematen dira.

Legeak berak modu argian ezberdintzen dituen produktu biri buruz berdintasun eta parekotasun terminoetan zuzentzea ez da egokia. Haratago, susmo txarra sortarazten du plastikoaren erabilera gutxitzearren egiten dela justifikatzen denean.

Barka!

Bi gauza ezberdin dira; plastikoaren erabilera egiteak ez du uraren kalitatean eragiten.

Politikaren garapenean egun, ingurugiroaren eremua ezinbesteko esparrua da. Hara, ze kausalitatea!

Eremu politikotik beti suertatzen da egokiago legeak zehaztu egi hau lurretik botatzea, biztanleriaren ahotan, Espainiako zabor bilketa selektiboa eta berziklapen sistema zalantzan jartzea baino. Bada, legeak berak esleitzen bait dio Ecoembes eta Ecovidrio – berziklatze sistema integralari berziklapenerako konpetentzia.

Ildo honetan, biztanle gisara oraindik erakutsi ez zaiguna, zera da; hondakina selektiboki sailkatzearen beharraz jabetuko ez bagara, sistemaren efizientzia eza sustatzeaz gainera, burutuko ez den eginbehar baten truke ordainduko dugula. Inork, burutuko ez duen lan bategatik ordainsaria jasotzen jarraituko du.

 

Gertaera ekonomikoak

Alderdi ekonomikoan, komunikabide eta eragile publiko zein pribatuen eskutik ematen den Ur Mineral Naturala eta txorrotako uraren prezioen arteko alderatzea nabarmentzea komeni.

Alderaketa hau, edozein kasutan, biztanleriaren ulermenaren manipulazio hutsa da. Administrazioaren urari buruzko urte osoko diru bilketa, biztanleriaren hornidurara bideratu ur kantitatearekin zatituz lortzen den emaitza, Ur Mineral Naturala botila batek merkatu-prezioarekin alderatzea zentzugabekeria da. Azaldu dezagun, denon ulermenerako:

Ur Mineral Natural botila baten prezioak, besteak beste barneratzen diu, ontziratze enpresaren jarduera ekonomikotik eratorri kostu guztiak. Azpiegiturak, makinaria eta laborategiak, amortizazioak, soldata eta alokairuak, marketin ekintzak, gizarte eragina, hainbat kostu, ea. eta baita ere, enpresaren jarraitasuna bermatuko duen mozkin marjina, zeinetatik Estatuko kutxak begi onez ikusiko dituen zerga bidezko ekarpenak.

Bestalde, txorrotako uraren kasuan, ez dira ez azpiegituratik, ez instalazioen mantenketatik, ez eta tratamendutik eta potabilizaziotik eratorri kostuak kontutan hartzen alderatze horretan. Esaterako, Murtziak 2019ko irailean jasan euri erauntsiaren eraginez ur horniduraren azpiegituraren egokitzearen kostua 1,2 miloi € da. Estatuan, ur edangarriren hornidura sistema, denetan konplexuena eta garestiena da eta bere kostuak ez dira kontutan hartzen txorrotako uraren prezioa kalkulatzerako garaian.

 

Tresna publikoak

Lehengo paragrafotan aipatu bezalako uste ustelak sustatzeko, tresna publikoak erabili eta dohitzen dira. Ezagupena, informazioa eta gardentasuna eskubidea duten (baina asetzen ez diren) biztanlegoaren ekarpenak baliatzen dituzten udaletxe, diputazio, gobernu autonomikoak, besteak beste.

Honen eraginez, ulergarria da beren jarduna estamentu hauetan aurrera eramaten duten pertsonek, errealitatetik urrutiko pentsakera eta ulermena garatzea.

El agua invoca nuestro respeto por su esencia

Legedia

Ur Mineral Naturalari buruzko espainiar legediak propio galarazten du gizakiaren organismoari mesede egitea egotziko dion Ur Mineral Naturalaren inguruko mezuen publikazioa.

Garai batean Ur Meatzari-Medizinalaren izendapena zuenari, egun, ezin zaio inolako onura osasungarririk egotzi.

Bestalde, Bainuetxeen Historiak osaketa prozesuarekin loturiko errealitatea erakusten digu, nahiz legedia ezarri aurretiko erreferentziak besterik ezin diren erabili berau azaleratzeko.

 

Egiazkotasun eza, merkatuetan egokitu da

Ur ezberdinak badirela onartzeari buruzko zorroztasun ezak nahasmena sortzen du. Erosotasuna oinarri, gizartearen liderrak erabili ohi duten enfoke okerra eta zorrostasunik gabekoa kontrastatu zein eztabaidatzeko, publikoak jakinduria baztertzeko joera dugu, sinesmen popularren alde.

Ondorioz, elikadurarekin lotu alderdiak jorratzerakoan kontsumitzailearen garunean hutsalkeria nagusitu dadin arriskua dago. Gehiegizko mezuek leloturik, guztiak iragazi beharrean, hasieran ur ezberdinen artean nahamena sortaraziz eta gerokoan ekologiko, biologiko, jasangarri eta organiko bezalako kontzeptuak sinonimotzat hartuz.

Behin pentsamendua nahasmenak kutsatu ostean eta hezkuntzaren ibilbidea zaildu denean, legediak, izendapen hauek zehaztuko ditu. Litekeena da denbora, pizgarri zein interes gabezia izatea, behin eta berriz ematen den egoera bati aurre egiteko. Berez, markak etengabean saiatzen dira kontsumitzaileen argitasun ezan oinarritu ihesbideak bilatzen lehiakortasunaren mesedetan eta aurrez aipatu erosotasun egoera baimenduko dutelarik.

Markak, kontsumitzaileen kontzientzia-egoera eraldatuan egokitzeko behar hainako baliabiderik ez dutenean, jatorrira jotzen dute. Benetakoa jorratzen hasten dira magia azaleratu arte, eta orduan loratzen da Naturala izendapena.

Ezaguna egiten zaizue? Bai! Bada, entzun adi, mesedez.

Definizioz, Ur Mineral Naturalari dagokio Naturala izendapena, Naturan den bezala, artifizio zein nahasketa, ez eta elaboraziorik gabekoak bait da.

Egun oso erabilia da legeak zehaztu gabeko Naturala izendapena, elikagai jakinen kategorietan ezik, erabili ohi delarik “elikagai batek modu naturalean berezkoa duenean elikadura aitorpenerako baldintza”.

Bere garaian, berriz ere marketinaren alderditik eratorriz, produktua ezberdindu eta identifikatzeko beharrak, legediari aurre hartu zionekoa, izendapenean.

Esaterako, jogurt naturala edo zuku naturala, zeinetan beren elaboraziorako lehengaiak botika zein finosanitarioen laguntzarekin garatu diren. Ondoren, esnearen pasteurizazioa eta fruitu zein barazkiak garbiketa prozesua jasaten dute prozesuaren kalitatea bermatzeko. Elaborazio prozesua deritzo honi.

Ur Mineral Naturala ez den bestelako elikagaia Naturaltzat izendatzea itxurakeri-ariketa hutsala da, kontsumitzaileak hobekien eta gehien estimatu elikadura-ezaugarriaren itxurak egitea helburu duena, bai erosketa erabakian eragiteko, bai eta kontsumo esperientzia zentzumenezkoan ere.

 

Postureo Marketiniano contra la esencia

Marketinaren itxurakeria

Gizarte eta Kultura mailan, zein maila politiko, ekonomiko eta legalean, aurrez aipatu bezalako errealitatearen eraldaketak eman direnean, marken ustetan zilegi da (bereziki nazioartekoak) gezurrean edo erdibideko egian oinarritu kanpainak plazaratzea. Elikadura, osasuna, zein kosmetika dira ebidentzia honen esparru-adibide argiak.

Markak bultzada berrien bila ari dira egun, hots, jasangarria, soziala, eta berdearen itxurakerian oinarritu posizionamenduaren bila. Asko gezurraren faltsukerian erorita, beren amu-leloa gailendu dadin.

Gerta  daiteke erdibidean, markek beren mezua, merkatuak berezkoa duen egiazkotasun ezari lotzea neurri batetan,  eta horrela beren jarrera justifikatuz. Hala ere, marka bakoitzak berezkoa du egungo  nahasmen egoera gailentzea baimenduko lukeen bere ekarpena egitea edo egiazkotasun ezaren aldeko jarrera mantentzea.

Paradoxa moduan, erabili eta botatzeko diren produktuen esparruan, ezaugarri hau mezuari lotuko zaio, baita ere. Denboraldi berriarekin, datorren legedi aldaketa edo produktuari egotzi dakioken teknologia aurrerapena gertukoenarekin, itxurakerian oinarritu mezua egokitu eta eraldatu egingo da, behin eta berriz.

Adierazpen honen kontrapunto gisara, personen kontzientzia plazaratu daiteke. Gardentasuna eskatzen duen kontsumitzailearen hazkuntza nabarmena da, eta bere izenean, aurrikusi daiteke, “loreak eta txoriak” inguraturik bere ezjakintasunaren xamurtasuna irrikaz bilatzen duenaren eta zentzumenari zein garaiko gertaeren analisi arrazionala zorroztasunez begiratzen dionaren arteko borroka puzgarria.

Alzolako Ura, eraldatu gabeko produktua, mezua eta esentzia.

Ezagutzen denetik (200 urte baino gehiago) eraldatu gabeko produktua den Alzolako Urak badu bere kalitatearen bertutea errespetatzeko merezimiendua, kontrastatu eta kontrastagarria den bere mezuaren egiazkotasuna, uraren Mediku Errezeta Historikoaren bitartez, eta bere esentzia hezitzailea.

 

El agua en esencia, Agua Mineral NaturalUrari zor diogun errespetuari so

Alzolako Urari zor diogun errespetuak zehaztu du markaren izaera, jabego berria iturburuaz jabetu zenetik, pertsonen kontzientzian eragitea ekarri duena. Bertakoen Uraren Kulturan oinarriturik ezagutza eta Alzolako Ura bera zabaltzeko konpromezuarekin, biztanleriaren mesedetan jardunez.

Naturaren baitan 25 urteko sorkuntzan lortzen ditu bere ezaugarri bereziak.

Iturri baten emaria bezala, Naturak berak zehazten duen ura.

Belaunaldiz-belaunaldi ezaguna, ur osasungarri gisara.

Medikuntzari lotu legediaren limitazioak jasan dituena, bere ezaugarri osasungarriak medio.

Nazioarteko marka ezberdinak begiz jota duten ura.

Urak erakutsi digu hasieratik, pertsonen ibilbidea erraza egiten duela (baina ez erosoa), eta ur sozialaren adierazlea sor zaio Alzola Basque Water izenpean bertako produktuen kontsumoa eskertu asmoz bideratu genuen enplegu-eratze kanpaina.

Kolektibo zaurgarriekin batera egin dugu ibilbidearen zati bat, guztion ahotan urak erakusten duen berdintasunaren lekuko.

Marka irudia gure bidelagunen ondoan izatea justifikatuko luketen diru-ordainen ordez, iturburua ezagutzeko gonbitea luzatzen diegu, guztieri, mirariaren lekuko izan daitezen, elkarlanerako kontzientzia eta ingurugiroarekiko errespetua sustatuz.

Osasuna bantzen lagun diezaguten, altxor hidriko honen ezaugarriez jabetu daitezen hezitzen ditugu. Beren auzokide, familiarteko zein lagun eta ezagunen artean, herrikide orori azken finean, mezua helarazten lagundu diezaguten. Publikoak irabazi ahala, alderdi guztiak irabazle aterako garela, gertaera ezaguna eta benetakoa da Alzola Basque Waterrek bizi duen garai berri honetan, osasuna banatu, ekimena bultzatu zein mezua zabaltzea helburu izanik ere.

Helburu honekin eta pertsonen osasuna eta errespetua aldarrikatuz Donostia (www.donostiaazulsalud.com), Bilbo (www.osakidun.eus),  Gasteiz eta Iruñea eta beste hainbat herrietan jardun gara, eta berriz jardungo gara gure bidelagun izan nahi duenarekin.

Ohiturak, legeak eta doktrina faltsuek ibilbidea nekeza eta ezerosoa egingo badute ere, Alzolako Ur Mineral Naturalaren berezko esentziaren atal da.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar