Emakumezkoen saskibaloiak susperraldia bizi du, Altzola efektua-ri so.

Emakumezkoen saskibaloiak susperraldia bizi du, Altzola efektua-ri so.

Sarritan aipatu dugu euskarri honetan hidratzio egokiaren garrantzia.

Bai lehiaketari begira, baita lesioeri gailentzeko garaian urak berezko garrantzia du. Baita entrenamenduaren atal nabarmen gisara ere, atsedenarekin batera giltzarri da. Ura bait gara.

Badira ura edatea, lesio nahiz kirol errendimendua erlazionatzen duten estatistikak. Ur guztiak ez dira berdinak. Beraz, lojikak berak pentsarazten digu hidratazio motaren arabera lesioenganako joera nahiz errendimendua bat edo beste izan daitekela.

Ur Mineral Natural orekatuenarekin hidratatzea eta prebentzio gisara egiteak gainera, berezko balioa izan behar du, are eta gehiago eraginaz jabetzen garenean. Ezagutzen Altzola efektua?

Altzola efektua-ri so

Lointek Gernika Bizkaia taldeko zuendaritza Altzola bisitatu du.

Kirolariek Altzola efektua eskertzen dute.

AltzolakoUrak betidanik babestu izan ohi du hainbat kirol esparru.

Duela urte batzuetatik saskibaloi kantxatan ere bada AltzolakoUra. Egin izan ditugu gauzak Ointxe nahiz Bidaideak (GAS) bezalako klubetan topatu ditugun persona eraginkorreri esker.

Jokalariak nahiz zalegoa AltzoalkoUraren onurak ezagutu dezaten ahalegindu gara, esaterako. Bestalde, Leioa Saski nahiz Askartza bezalako taldeek ezagutu dituzte beren armarria daramaten ur botila personalizatuak.

Guzi honek izan du ohiartzunik. Gertu-gertutik dakigu AltzolakoUra edateko ohitura hartu duten personak Ur Mineral Naturalaren onurak antzemateaz gainera eskertu ere egiten dute.

 

2018a emakumezkoen saskibaloia altzolartzeko garaia.

2018 da dudarik gabe emakumezkoen saskibaloia eta AltzolakoUra elkarrenganako hurbilketa berezia lantzen hasten direneko garaia. 2017an iada, emakumezkoen kirolaren susperraldia pozez antzematen zen Altzolan emakumezkoen tripulazio baten eskutik. Aurten, emakumezkoen arraunaren maila gorena eskuratu duten Donostiarra Kaiarribako neskeri buruz ari gara, alegia. Zorionak eta bejon deiela!

Baditugu altzolartu emakumeak arraunean! Orain saskibaloi jokalarien tartea da!

Uda hontan Barakaldoko Ausarta saskibaloi taldearen bisita jaso dugu Altzolan. Taldeak kirolean nahiz alderdi sozialean asmo zehatzak ditu. Emakumezkoen saskibaloiaren maila gorenera iristea dute amets, igoera fasea bitarteko. Azken 5 urteotan proiektu oso dinamikoa izan dena, nazioz barruko saskibaloiaren partaide gisara egonkortzea nahi da, alderdi soziala Argia Fundazioaren bitartez kudeatzen duten heinean. “Lana, ahalegina eta gertutasuna dira AltzolakoUra-rekin bategitera garamatzaten baloreak” dio Alberto Cea, taldeko komunikazio arduradunak.

Lointek Gernika Bizkaia taldeak ere bisita egin digu aurreko astean. Taldeak bere 5. denboraldia beteko du nazioz barneko saskibaloiaren maila gorenean. Erreginaren Koparen kanporaketan lehiatuko da berriz ere. Lointek Gernika Bizkaia dagoeneko egonkortu proiektua da. Aurreko ekitaldian bezala, EuroCup lehiaketaren eskutik Europara zabalduko ditu bere mugak. “Kalitatea eta bikaintasuna beharrezkoak dira gure proiektua aurrera eramateko, hori dela eta aukeratu dugu AltzolakoUra ibilbide honetan lagun izateko.” dio Naia Fernandez, Lointek Gernika Bizkaia taldeko komunikazio arduraduna izateaz gain, Bizkaiko Saskibalio Federazioarena ere badenak.

Lointek Gernika Bizkaia Altzola Efektua-ren jabe da.

Lointek Gernika Bizkaia Altzola Efektua-ren jabe da.

Hidratazio egokia bermatzea.

Arira, AltzolakoUra-ren asmoa da Bizkaiko Saskibaloi Federazioa bigarren urtez jarraian babestea. Gauzak ongi, ahalegina egin nahi dugu Bizkaiko club guztieri beren kantxatan zuzenean Ur Mineral Natural orekatuena izatearen aukera zabaltzea, egoera oso eskuragarrian eta nork daki, kasuan-kasu, klubaren armarriarekin ere.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar