Ecobox Alzola 5l, ingurumen-inpaktu txikiena duen ontzia.

Ecobox Alzola 5l, ingurumen-inpaktu txikiena duen ontzia.

Ecobox Alzola 5l, ingurumen-inpaktu txikiena duen ontzia.

Ecobox Alzola 5l Alzola Basque Waterren proposamena da. Gure bezeroei Ur Mineral Naturalaren kalitate-bermeak errazten dizkie, beirazko 750 ml-ko zein PETezko (1.500, 500 eta 330ml) ontzi tradizionalen erabilerarekin alderatuta ingurumen-inpaktu txikiagoa ziurtatuz.

Ecobox Alzola 5L

 

 

PET 330ml formatuarekiko datu konparaketa.

Ecobox Alzola 5l, bag-in-box teknologian oinarritu Alzolaren proposamena da, IHOBErekin lankidetzan eta ekodiseinu erizpideak baliatuz garatu ikerketa-prozesu baten emaitza. Ur Mineral Naturalaren ontziratze ingurumen-datu hobeak bermatzen ditu ondoren zehazten den bezala:

Ecobox Alzola 5L datos medioambientales

Tabla 1. Datos frente al PET 330ml. Ecobox Alzola.

 

Erreferentzia gisa 330ml-ko PET botila hartuta, Ecobox Alzola 5l, Ur Mineral Naturalaren ekoizpena, ontziratzea eta banaketari dagokionean hobekuntzak dakartza:

Ontziratze prozesuan, % 71 igo da material berriztagarrien erabilera, kartoiarena kasu.

Materialen erabilera % 92 murriztea eragiten du.

Alzolaren bag-in-box delakoaren fabrikazioak eta banaketak 330ml-ko PET formatuaren aldean dakarren ur-kontsumo agregatuak % 69ko aurrezkia adierazten du.

Ondorioz, 330ml-ko botila bat kontsumitzeak adierazten duen karbono-aztarnaren aldean, % 86 gutxituko da haren baliokidea Ecobox Alzola 5l-tik kontsumitzen denean.

 

Ingurumen-inpaktua.

Ingurumen-inpaktuko gasen isuriak biltzen dituen neurketa-unitatea CO2 gramo baliokide gisa definitzen da. Tetra-brik baten edo aluminiozko lata baten ohiko edukiera ( 330ml )erreferentzia hartuta, Ecobox Alzola 5l., beste formatu horiekin alderatuta, ingurumen-inpaktu txikiagoa adierazten du, taula honetan ikus daitekeen bezala.

Ecobox Alzola Impacto ambienal

Tabla 2. Impacto medioambiental Ecobox Alzola.

 

Azken batean, Ecobox Alzola 5l. ingurumenaren aldeko alternatiba bat da erabilera bakarreko PET botilatxoen kontsumoari dagokionez, 1. taulak erakusten duen moduan. Beste material batzuekin alderatuta, alegia, brik edo aluminioaren kasuan baino ia 5 eta 8 aldiz txikiagoa den inpaktua iradokitzen du, 2. taulak islatzen duen bezala.

 

Ecobox Alzola 5l. birziklagarria da.

Materialak bereiztea errazten duen formatu bat aurkezten dizuegu, ondorioz birziklatzea baimentzen duena. Brik (geruza anitzeko plastikoa, aluminiozko beste geruza bati lotua eta paperezko edo kartoizko kanpoalde bati itsatsita, ia birziklatzea ezinezkoa egiten duena) batek ez bezala, bag-in-box aukerak erraz bereizten uzten ditu materialak. Kartoia plastikotik bereiztea,  kutxa goiko aldetik irekitzea bezain erraza da, beste erabilgarritasun bat eman edo dagokion edukiontzian uzteko.

 

 

Ongi etorri Ur Mineral Naturalaren ezaugarriak ziurtatuz ingurumenari mesede egiten dioten formatuak erabiltzearen alde egiten duzuen pertsona guztiak.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar