Donostiarra Kaiarriba ziaboga onenaren bila

Donostiarra Kaiarriba Kontxako Banderaren lehian izango dugu aurten ere, joera eraberrituari eskerrak Donostiako zalegoa ilusioz pozarren dagoen honetan.

Zirarragarria da denboradi hasieran ezarritako helburuak merezimendu propioz lortzen dituen arraun klub baten goranzko dinamikaren partaide izatea. Zorionik beroenak Altzolako iturburutikan San Miguel ligara igotzeko play-off-etan izatea lortzearren. Zorionak Donostiarra Santurtziko uretan eskuratu banderagatik eta denboraldi amaiera arte izan dezuten jarreragatik eta gure desiorik onenak datorren denboraldian emakumeen ordezkaritza bildu dezazuen; marinelak, neskak.

Datorren igandean, hilak 4, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia bitartean, klubak koktela eskainiko du La Perla-ko terrazan, zalegoaren nahia eta animoak azaleratuko direlarik bertan, bere txandako ziabogarik onena merezi duen taldearen mesedetan.

Donostiarra Kaiarriba Alzola Basque Water en laguntzarekin

Donostiarra Kaiarriba Alzola Basque Water hidrataturik

Alzola Basque Water bertan izanen da, Donostiarra bere txandan agindu dezan jantzirik berritzaileenak eskainiz, egungo traineru indartsuenak parez pare lehiatzeko.

 

¡Arraun mutilak, Boga Donostiarra Kaiarriba!

 

 

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar