Busti Zaitez ADEMBI eta Alzolarekin

Busti Zaitez ADEMBI eta Alzolarekin

Mojate2019 – Busti Zaitez da ADEMBI elkarteak Esklerosi Aizkoitzaren inguruan informatu eta sensibilizatzeko erabiliko duen lema.

 

ADEMBI

ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea da. Araban AEMAR eta Gipuzkoan ADEMGI elkarteekin batera, hiruek Eugenia Epalza Fundazioa osatzen dute. Fundazioaren xedea, Eusko Autonomi Erkidegoan gaitzak eragindako personen bizi-kalitatea hobetzea da.

Fundazioa osatzen duten elkarteek hurengo zerbitzuak eskaintzen dituzte: Psikologia, Neuropsikologia, Fisioterapia, Hidroterapia, Logopedia, Hipoterapia, Terapia Okupazionala, Laguntza Teknikoa, Yoga, Arteterapia, Gizarte Zerbitzua, Aisialdi eta Kultura Ekintzak, nahiz Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua.

 

Esklerosi Anizkoitza

Esklerosi Anizkoitza heldu gazteen artean ematen den gaixotasun neurologiko ohikoena da, gehienetan  20 eta 40 urteen artean ematen dena. Emakumeei eragiten die gizonezkoeri baino gehio. Bizi-kalitatea mugatzen duen gaixotasun kronikoa da eta bizi-kalitatea mugatzen duten ondorioak ekar ditzake; horregatik, gizarte-eragin handia dauka. Egun Euskadin, badira 2.600 pertsona baino gehiago gaitza pairatzen dutenak. Estatu mailan 56.000 baino gehiago. Europan zenbatekoa 700.000 pertsonatik gorakoa da.

Sintoma ohikoenak;

  • Alterazio sentsitiboak, oreka- eta hizketa-alterazioak.
  • Dardarak, soin atalen ahuldadea eta, kasu larriagoetan, soin atalen paralisia.
  • Espastizitatea, urologia-alterazioak, bertigoa, nekea, inurridurak eta ikusmen-alterazioak.

Ez da gaitz kutsakorra, ez eta herentziazkoa, ez ilkorra, ere.

 

Mojate – Busti Zaitez

Aurreneko  “Mójate-Busti Zaitez” kanpaina duela 22 urte ospatu zen Gorostiza Igerilekuan (Barakaldo). Euskadiko biztanlegoari gonbitea luzatu zitzaion “busti zitezen” hondartza eta igerilekuetan, Esklerosi Anizkoitza pairatzen zutenen babesetan eta Euskadiko Elkartearen errehabilitazio zentruak mantentzeko funtsa eskuratzeko.

Ordutik, euskal 80 herrik, milaka partaide eta euskal gizartearen hamaika aurpegi ezagun, giza alorreko ordezkari eta agintariek, kultura zein enpresa alorrekoak, Esklerosi Anizkoitzaren alde busti dira, “Mójate – Busti Zaitez” ekimena  “Udako Ekintza Solidarioa” gisara kontsolidatu delarik.

 

BustiZaitez2019

Aurtengoan Alzola Basque Water BustiZaitez2019 ekimena babestera dator, ADEMBIren laguntzarekin eta Ur Mineral Naturalaren ekarpena bitarteko. Ura, uztaila 14 igandea, goizeko 12:00etan banatuko da Getxoko Ereraga hondartzan egingo den ekintza nagusian.

 

Botellas de Alzola durante el Mojate2019

 

Bidelagun izango dugu baita ere (beste batzuetan bezala) Eroski ARTEA.

Uztailak 12, ostirala, Eroski ARTEAk bere instalazioak eskainiko dizkigu gizarteari elkarlaguntzarako deialdia luzatzeko. Deialdi honetan gaitza pairatzen duten pertsonen mezuak publikoak egingo ditugu.

Elkartearen bolondresek Altzolako iturburutik eratorri Ur Mineral Naturala banatuko dute, botilari atxikiturik mezua irakurri ahal izango delarik. Era honetan, informatu eta kontzientziak piztuz, trukean 1€ko diru ekarpen bolondresa eskatuz, oso osorik gaitza pairatzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratuko dena.

 

Mensajes en las corbatas del Mojate2019

 

Zu ere gehigarri zara,

Zatoz eta Busti zaitez2019!

 

 

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar