#BATtoRio2016 gure kirolari olinpikoen eta paraolinpikoen eszenatoki

#BATtoRio2016 gure kirolari olinpikoen eta paraolinpikoen eszenatoki izango da 2016ean.

Janeiroko Rio gure puntako kirolarien eszenatoki bihurtu dute, maila olinpikoaren kirolean 2016. urtean. Bat Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioaren eskutik ekainaren 9an GUZTION AMETSA–BAT TO RIO 2016 kanpaina aurkeztu da.

Guztion Ametsa – Bat to Rio 2016 kanpaina, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Irrati Telebista (EITB) probestu fundazioak lideratu proposamena da, Janeiroko Rion ospatzen diren Joko Olinpiko eta Paraolinpikoetan ordezkatuko gaituzten gure kirolariak babesteko asmoarekin.

Kanpainaren posizionamendua gure kirolarien izaera kaleratzera deitua dago, urteko egun guztietan beraien ahalegina eredugarri bihurtzen duten heroien ekimena gureganatzera deitua, norbere mugak nahiz guztienak gainditzen laguntzeko proposamena helarazten diguna, jatortasuna bitarteko, humiltasunaren eskutik arro sentitzera garamatzana.

Egun, bederatzi dira  #BATtoRio2016 GUZTION AMETSA betetzera deituak: Trihas Gebre (atletismoa), Ane Santesteban (errepideko txirrindularitza), Pablo Carrera (tiroa), Iñigo Peña eta Ander Elosegi piraguistak,  Maialen Chourraut piraguista, Tania Calvo (pistako txirrindularitza), Ainhoa Murua (triatloia) eta Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa).

Alzola Basque Water y Bat Basque Team presentan con #BATtoRio2016 botellas personalizadas con la imagen de Ainhoa Murua, Tania Calvo, Maialen Chorraut y Carlos Tobalina.

Altzolako Ura eta Bat Basque Team  #BATtoRio2016 botila personalizatuak; Ainhoa Murua, Tania Calvo, Maialen Chorraut eta Carlos Tobalinaren irudiarekin

Aipatu azken lau kirolarien ahaleginak Altzolako Ura botilatan isladaturik aurkituko ditugu aurrerantzean, Bat Basque Team irudiarekin batera. Altzolako Ura kalera aterako da #BATtoRio2016 GUZTION AMETSAren alde gure alea eskaintzera, hala bedi EROSKIko saltokietan eta Euskadiko Ostalaritzan, maila olinpiko eta paralinpikoan ordezkatuko gaituzten kirolarien presentzia eta gertutasuna babestu aldera.

Era berean, kanpaina ikusgarri izango dugu Bilbo, Donostia ea Gasteizko kaleetan, hirietako garraio publikoek gure heroien irudiak erakutsiko dituztelarik. Autobusak eta tranbia Bilbon, Topoa eta Txitak Donostian eta baita Gasteiz hiriko tranbiak, esaterako, gure kirolarien egunerokora gerturatuko gaituzte Jokoak amaitu artean, Comunicatic-en eskutik.

Puntako euskal kirol olinpiko eta paraolinpikoa jarraitu nahi baduzu abuztua amaiera bitartean #BATtoRio2016 #GUZTIONAMETSA traolak jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, bai eta EITB-ren webgunea, BATBasqueTeam eta Altzolako Ura-ren kanalak jarraitzera.

Animoak eta Adorea gure kirolarientzat! 

Guztion Ametsa – BAT to Rio 2016

Alzola Basque Water y Bat Basque Team apoyan el deporte olímpico vasco.

Alzola Basque Water kalera atera da Bat Basque team lagun duela. Eroskiko saltokietan eta Ostalaritzan aurkituko ditugu, Euskadin #BATtoRio2016 #GUZTIONAMETSA babestuz.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar