#BasqueWaterSupporter Altzolartu kirolariak babesteko ekimena

#BASQUEWATERSUPPORTER

GURE KIROLARIAK BABESTEKO PROPOSAMENA

Alzola Basque Water – Altzolako Urak, gure kirolarien garapen profesionala babesten laguntzeko planteamendua plazaratzen du idatzi honetan.

Ekimen hau aurrera eramateko motibazioak, hurrenez hurren:

  • Mundu mailako finantza krisiak eraginda, kirolaren esparruan jardutea erabakitzen duen edonor zailtasun haundiak gainditzera deitua da.

  • Altzolako Ura gure kirolarien hidratazio egokiaren bermea da, konposaketa kimikoaren oreka dela eta.

  • Gure kirolari Altzolartuek Altzolako Ura benetan maite dute.

#BasqueWaterSupporter izan daiteke eredu, etorkizunean gure kirolariak ur mineral naturalaren bitartez babesteko, merkatalgune, ostalaritza eta kirol kluben laguntzarekin.

Hastapeneko plantamendua hurrengoa izan daiteke:

Zuekin batera, (merkatalgune, ostalari eta kirol klubak) Ethan Egiguren (94-6-13, Oiartzun. Mundu mailako sailkapenean 205. postua duen surfista profesionala) babestera goaz bere hurrengo zinema proiektua egikaritzen laguntzeko, Guillem Cruells, Kamara eta sortzailea bidelagun izanik, 2017ko Maiatzean argitaratuko den filmean.

 

“Ethan Egigurenen laguntzarekin 10 establezimentu topatu ditugu Alzola Basque Water ur mineral naturalaren salmentaren bitartez – Everything We Love – bere proiektua babesteko gaitasuna dutenak. 

Ekimenaren nondik norakoak:

Alzola Basque Water ur mineral natural 4 palet jarriko ditugu #BasqueWaterSupporter ekimena eta ondorioz Ethan Egiguren babesten duten 8 establezimentuen artean banaturik.

Aurreneko 7 kutxen salmenta ematen denean, partaide bakoitzak 27 kutxa (palet erdi) suposatzen duten batazbesteko kostuaren zenbatekoa eskainiko du ekimena babestu aldera.

Ethan Egiguren modu honetan, #BasqueWaterSupporter ekimena babesten duen partaide bakoitzetik ekarpena jasoko luke, aldi berean merkatalgune, ostalari eta klubek gainkosturik izan gabe.

Ethan Egiuren, bere anaia Julenekin eta artista den Guillem Cruellsekin batera bapatekoan moldatuko dira beren influentzia esparruan babesa emango dieten establezimentuak eskertu eta goraipatuz.

Informazio gehiago nahi bazenu Altzolako Ura – Alzola Basque Water webgunean dugun kontaktu orriaren bitartez eska dezakezu.

Basque gara eta bertako produktua eta talentua babesten dugu”

“27 kutxa artean, guk helaraziko dizugu ura. Babestu #BasqueWaterSupporter ekimena 27 kutxa horien batazbesteko kostuaren donazioarekin. Zenbateko osoa Ethan Egigurenek bere proeiktua ” –  EveryThing We Love -.” egikaritzera bideratuko dira.

Ekimena babesten duten guztiek irabazten dute. Guztiok irabazteko eredua babesten dutelako; Alzola Basque Water – Altzolako Uraren izenean ikusgarritasuna eskainiko diogulako eta Ethan Egiguren protagonistaren eskerona izanen dutelako.

Irabaziko dugu oinarriak ezartzen ari garelako elkarlanera bideratu etorkizuna eraikitzeko, bertako produktua, bertako zerbitzua eta bertako talentuari balio eransten diogulako, gure egunerokoan.

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar