X. Kaiarriba-Donostiarra Alzolako Urak Bandera aurkeztu da, KAE1 mailari dagokiona.

Gaur goizean KAE1eko X. KaiarribaDonostiarra Alzolako Urak Bandera aurkeztu da Donostiako San Martin Merkatuan.

Kaiarriba – Donostiarra eta Alzolako Urak-eko ordezkariak bildu dira eta elkarlanerako bere jarrera publiko egin dute. Hirian, arraunaren garapena baimenduko duen eszenatoki baten alde lan egitea da asmoa. Arraun-klubaren ikusgarritasuna eta kirolari gazteen arraunarekiko irisgarritasua sustatuz, aurreko denboraldietan egin bezala, 2018-2019koan, besteak beste.

Ildo honetan, Alzolak bere aurtengo babesletza akordioari, Donostiako uretan ospatuko den X. Kaiarrriba – Donostiarra Alzolako Urak Bandera babestuz ekingo dio. KAE1eko lehia larunbatean izango da, hilak 13.

Ur Mineral Naturala botilaratzen duen gipuzkoar enpresak, era berean, “Donostiarraren Ura” botilaratzen jarraitzeko bere konpromezua berretsi du, 330ml. nahiz 1500ml. dituzten edukiontziak bere baitan klubaren irudia izaten jarraituko dutelarik.

 

Kaiarriba – Donostiarra ikusgarri ostalaritza zein elkarteetan, Alzolako Urak bitarteako

Gero eta ohikoagoa da Kaiarriba – Donostiarraren enblema Donostiako taberna, jatetxe zein elkarte gastronomikoetan aurkitzea. “Donostiarraren Ura” gero eta hedatuago dago hirian, Easo Edari Banaketak egiten duen lanari eskerrak.

 

Klubaren ur botila personalizatuak merkaturatze hazkorra du 2016. urtean kaleratuz geroztik. Donostiako biztanlegoaren arraun zaletasunaren parekoa, esango genuke.

Ur botila klubaren irudiari egokitzeak dakarren ikusgarrirtasuna nabarmena da. Kluba donostiarren egunerokoan presente egoten laguntzen du, erabat. Erakundearen armarria botilatan etengabean ikusteak ulertzera garamatza irailean, arraun denboraldia bere amaierarara iritsita ere, kluba lanean diharduela, kirolariak ahaleginetan eta engranajeak martxan hurrengo ekitaldian maila hobea emateko borondatearekin.

Publikoaren eskuetan ere, Ur Mineral Natural orekatuena Kaiarriba – Donostiarraren armarriarekin jantzita izateak, klubaren zatitxo bat berea egitea suposatzen du. Klubaren alde egiteko gogoa suspertzene duelarik.

 

Nola egin Kaiarriba Donostiarraren alde

Publikoari klubaren alde egiteko gaitasuna aitortzen zaio. Altzolako iturburuan uste dugu, publikoari eskaini behar zaiola baten alde egiteko erraztasunak. Baita altzolartzeko aukera ere, (ikusi bideoa).

Hau dela eta, hilak 13, larunbatean ospatuko den lehiaketan, “Donostiarraren Ura” 1€ko borondatezko ekarpenaren truke eskainiko da klubak moilan ezarriko duen gunean, hurrengo ordutegiarekin eta ohiko salgaiekin batera: goizez 10-14 o. eta arratsaldez 16-21 o. bitartean.

 

 

Eskuratu zurea eta eskatu tiketa!

Zure pisua Alzolako Uretan eskura dezakezu!

Modu honetan, eztarriak ongi ureztaturik, Donostiako arraun zalegoa gai izango da ohorezko txandan jardungo den tripulazioa animatu eta sailkapenean egungo 3. postua hobetzen laguntzeko.

 

Aupa Kaiarriba Donostiarra!

 

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar