Ariane, Julen eta Ethan altzolaturik

Alzolatu gure kirolariak, Ariane Ochoa Torres eta Julen Egiguren Azoreetako uhartean dira, 18 urtez azpitiko europar txapelketa lehiatzen, eta Ethan Egiguren bere aldetik, Lanzarote uhartetik bueltan da europako zirkuituko azken frogarako entrenatzen aritu eta gero.

Ariane Ochoa Torres bebe Alzola Basque Water

Ariane Ochoaren azken ordukoa: Pasa berri du manga Azoresetako uretan.

Ariane lehiatu berri da Frantziako Swatch Girls Pro France txapelketan munduko honenen pare, europa mailan bere burua 7. tokian lekutzea lortu duelarik. 2015eko Espainiako finalean aritzea baimenduko dion txartela lortu du Abuztuan, Festival Escuela Cantabra de Surf Irekian. Bere aldetik, Julen Egiguren bi manga pasa zituen igandean, txapelketako finalerdietarako txartela eskuratuz. Jarrai daiteke txapelketa zuzenean.

Julen y Ethan Egiguren en proceso de alzolizacion

Julen eta Ethan Egiguren, uraren kultura duten donostiarrak.

Ethan Egiiguren Lanzarote uhartetik iritsi berri da, europako rankinean eskuratu duen 6. postua defendatzea ahalbidetuko dion entrenamendua burututa. Lanzaroten bertan izango da datorren 24ean Europako Pro Junior Zirkuituaren azken froga, 2014ko rankina ondorioztatuko duena. Ethan Egigurenek 5. postua lortuko balu amaierako rankinean, zuzenean lortuko luke Munduko Junior Zirkuitu Profesionalerako txartela, Urrian Erizeiran (Portugal) jokatuko dena, eta Lanzaroten irabaziz gero, europako txapeldun bilaka liteke, ere.

Julen Egiguren maniobra surfing

Julen Egiguren airean.

Gure desiorik beroenak gazte kirolari hauek hidratazioz topera izan daitezen, osasuntsu eta energiaz gainezka beren olatugaineko dantzarekin guztiok harritu gaitzaten. ASP en jarraituko ahal da txapelketa.

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar