Alzolako Urak eta Donostia, eskaini konfidantzaren ordainetan.

Alzolako Urak eta Donostia, eskaini konfidantzaren ordainetan.

Alzolako Urak eta Donostia, are eta hurbilago

Alzolan etorkizunean, 2019ko uztailak 13 izan dituen eguna oroitua izango da X. Kaiarriba Donostiarra Alzolako Urak bandera ospatu zenekoa.

Altzolako iturburuko langileontzat aukera paregabea suposatu du. Gure produktuaren kalitatean zein bertako produktuari eskainitako konfidantzaren ordainetan gure esker ona eta X. Kaiarriba Donostiarra Alzolako Urak banderaren babesletza gauzatzeko aukera.

Igaro dira 7 urte iada, Alzolako Uraren egoera negargarritik. Euskaldun batentzat munduan litekeen urik onena (bisitatu gaituenak badaki erizpide eta zentzuz egindako atribuzioa dela) bertako merkatuan kabidarik ez zuenekoa.

Alzolako Urarengan konfidantzaz jokatu zuen orori eskerrak, egun, Gipuzkoako lurraldean baita ere, Ur Mineral Natural orekatuenaren banaketa bermatzeko gai gara.

Gipuzkoako hiruburuan, berebiziko garrantzia duen Alzolako Ura bezalako jatorrizko produktuaren presentzia nabarmena da. Gero eta gertuago Alzolako Urak eta Donostia.

Iñigo Irustak (Alzolako Urak) egin du banderaren eskaintza.

Alzolako Urak eta Donostia, X. Kaiarriba Donostiarra bandera

Alzolako Urak banderaren babesletza , ARC1

Kaiarriba Donostiarraren X. banderaren babesletzak ilusio haundia piztu du Altzolako iturburuan, Iñigo Irustaren baitan bereziki (ikusi bideoa), zein lantaldeko gainontzekoen artean ere.

Bandera aurkeztu zenekoan ere, Alzolako Urak ohiturazko bertako kirolen aurrean erakutsi duen jarrera argia da, bai eta Gipuzkoako hiriburuan arrauna ikusgarritasunaz janzteko gaitasuna eta gertutasuna ere.

Altzolako iturburutik eskerrak eman nahi dizuegu, gugan jarritako konfidantza eta sinisgarritasunagatik. Alzolako Urak eta Donostia gertuago izatea baimentzeagatik eta bereziki Donostiarra Arraun Elkarteari. Donostian arraunaren inguruko ilusioa eta zaletasuna  berreskuratzeko abenturan bidelagun izaten uzteagatik.

Eskerrikasko!

 

 

Zarauzko tripulazioa lehen ziabogara bidean, Donostiarrari aurre hartuta, azpian.

Alzola a Donostia Bandera Aguas Alzola Alzolako Urak etea Donostia

Zarauzko Enbatak eraman du X. Kaiarriba Donostiarra Alzolako Urak bandera. Zorionak eta bejon deizuela.

Alzola a Donostia Enbata ARC1 Ganadora Bandera Aguas Alzola

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar