Alzola Koronabirusaren aurka bete-betean

Alzolako Urak Koronabirusa-ren aurkako borrokan parte hartu eta 50.000 botila Ur Mineral Natural inguru bideratuko ditu datorren hilabetean Osakidetza eta Gurutze Gorriari

Alzolako Urak Koronabirusaren aurkako borrokan bete-betean parte hartzea erabaki du, Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Osakidetzak egindako eskaerei erantzunez. Horrela, Elgoibarko iturburutik larrialdietako aterpetxeetara bideratutako talde behartsuen zein ospitaletan dauden gaixo eta osasun-langileen hidratazio-beharrak estaliko ditugu, banakako botilatxoei esker birusaren kutxatze-arriskua minimizatuz.

Alzolak bi dohaintza horien bitartez banatu beharreko ur mineralaren bolumena 50.000 botila ingurukoa izango da apirilean. Elkartasunezko ekimen hau konpainiari eragiten digun egungo egoera zailari aurre eginez mamitu da, izan ere, vending eta ostalaritza arloetako salmenta-kanaletan izandako behin-behineko etenaren ondorioz, langileen % 50 enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteari atxikita gaude eta salmentek izugarri behera egin dute.

Joan den astean, koronabirusaren hedapenari eusteko borrokako faserik kritikoenaren hasieran, Bizkaiko Gurutze Gorria Alzolari zuzendu zitzaigun, erakundeak Bizkaian kudeatzen dituen larrialdietako 7 aterpetxeetan sareko ura erabiltzeak sorrarazten zuen arazoa jakinaraziz. Zentro horietan etxerik gabeko pertsonak biltzen dira alarma-dekretuak ezarritako nahitaezko itxialdiak irauten duen bitartean, eta banakako botilatxoak erabiltzeak kutsatzeko arriskua murrizten du, edalontzien erabileraren aldean.

Aipatutako aterpetxeetan, hilean 15.000 botila inguru beharko dituzte. Alzolak horiek hornitzeari ekin genion joan den asteartean, martxoak 24, eta atzokoan, Gipuzkoako Gurutze Gorriarekin ere lankidetzan hasi gara, Larrialdietako Berehalako Erantzuna Emateko Taldea – ERIE – bidelagun.

Partekatu gabeko botilak gaixoentzat eta osasun-langileentzat

Ekimen hau sare sozialen bitartez ezagutzera eman ondoren, Galdakao-Usansolo (Barrualde-Galdakoko ESIari dagokion) Ospitaleko arduradunek Alzolara jo zuten laguntza eskean. Covid-19 birusak jotako gaixoek edukiera maila gorenera iritsiz gero, ospitale honen ur beharraren aurreikuspenak hauexek izango lirateke koronabirusa duten gaixoentzat eta hauek artatuko dituzten osasun-langileentzat, hurrenez hurren: 1,5 litroko 11.000 botila inguru, eta litro erdiko beste 20.000 botila inguru hilean.

Galdakao-Usansolo Ospitalean, Alzolako Ur Mineral Naturalaren horniketa atzo hasi zen, asteartez, martxoak 31, eta ez dugu baztertzen datozen egunotan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako beste osasun-zentro batzuek ere antzeko eskaerak egitea, QuirónSalud Taldea (Gipuzkoako Poliklinika eta QuirónSalud Bizkaia) kasu, esaterako.

Alzola Basque Water dona Agua Mineral Natural a Osakidetza en crisis sanitaria Coronavirus

Alzola Basque Water y Cruz Roja Bizkaia Gipuzkoa afrontan crisis sanitaria Coronavirus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hornidura Apirilean Zehar

Alzola Basque Waterrek Osakidetza eta Gurutze Gorriaren mesedeko hornidura solidario hau mantentzeko konpromisoa hartu du, gutxienez apirilean zehar, izan ere, jasaten ari garen egoerak zaildu egiten du luzaroago bermatzea. Hartara, konfinamendu-aginduaren ondorioz, gure bezeroen salmenta-bide nagusietako bi eten dira: batetik, salmenta automatikoko makinak leku publikoetan, eta, bestetik, ostalaritza-establezimenduak.

Alzolako Uraren zuzendari nagusi Patxi Casalek adierazi duenez, “geurea inguruan txertatu eta inguruarekiko konpromisoa duen enpresa da, eta egungo larrialdia da, zalantzarik gabe, hori frogatzeko aukerarik egokiena”. Patxiren esanetan, “ezin dugu ziurtatu noiz arte eutsi ahal izango diogun Osakidetza eta Gurutze Gorriaren mesedeko horniketari, izan ere, une honetan gure egoera larria da: langileen erdia enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteari atxikita dago eta salmentek % 80 behera egin dute, makina automatikoetan nahiz ostalaritza-establezimenduetan saltzeko dagoen ezintasunaren eraginez, eta ondorioz, supermerkatuetako banaketa da egungo krisiari aurre egiteko dugun bide bakarra”.

 

Ekimen hau posible egiten duzuenori eskerrak

Alzolan gure ohikoari eusteko ahalegin guztiak egiten ari gara. Eskertu nahi genuke, azken 8 urteetan  gure eguneroko jarduera babestu dezuten guztiori eta une zailak gainditzen lagundu diguzueneri, atera berri garen hartzekodunen konkurtsoa barne. 

Gizartearekiko gure konpromezua eta egun, pandemia hau gainditzeko gakoak diren giza-taldeeri zuzendu Ur Mineral Naturalaren dohaintzak posible zuek guztiok egiten duzue, zuen erosketa-saskian Alzolako Ura botila bana eransten duzuen orok, horregatik, behin eta berriz,

ESKERRIK ASKO!

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar