Alzola Basque Water AthleticClub-arekin zaramatza.

AthleticClub-ak San Mamesen jokatuko dituen Ligako partidak ikusteko sarrerekin saritu nahi zaituztegu gure bezero zaretenok.

Gainera, parte hartzaileak aukera izango duzue zuen ohiko taberna, jatetxe nahiz saltokietako laguneri oparia egiteko. Alegia,  AthleticClub-ak Sevillan jokatuko duen azken Liga partidurako bidaia-txartelak eskura dezaten giltzarri izango zarete.

AthleticClub-a ikustera joateko lehoienodola traola erantsi

Alzola Basque Water – lehoienodola – AthleticClub-arekin zaramatza

Alzola Basque Water AthleticClub-arekin zaramatza.

Nola?

  1. Jarraitu ezazue @altzolakoura twitter edo instagramen.
  2. Publikatu Alzola Basque Water – AthleticClubeko armarria daraman botilaren argazkia, “#lehoienodola” traola erantsi, baita saltokiaren izena ere.
  3. Originaltasun eta jatortasuna baloratuko ditugu, erabiltzaile sarituak zorionduz San Mamesen jokatuko den partida bakoitza baino arinagoko astearteetan.

 

Sariak eta lehiaketaren dinamika:

Goian aipatu baldintzak beteko dituzten argazkiak ontzat hartuko ditugu.*

Alzola Basque Water hurrengo sariak jarriko ditu partehartzaileen eskuetan;

  1. San Mamesen jokatuko diren ligako partidu bakoitzerako, 2 sarrerez osatu bina sari. 
  2. Ligako azken partida Sevillan ikusi ahal izateko, 2 pertsonentzako bidaia, egonaldi eta sarrera.

San Mameseko sarrerak eskuratuko dituzte, San Mameseko azken liga partidaz geroztik, twitter nahiz instagramen argazki “original eta jatorrenak” hautatuak izango direnak.**

Sevillara bidaia maiatzaren 14ean zozketatuko da sarreren sariak jaso dituzten erabiltzaileek (guztira 30) beren publikazioetan izendatu taberna, jatetxe eta kafetegien artean. Sarituaren banatzailea izango da ostalaritza egoitzan bertan saria bere eskuetan jarriko duena, 2019ko maiatzaren 15ean, asteazkena.

*Alzola Basque Water @basquewater eta @altzolakoura kanalak ditu twitter eta instagramen. Lehiaketan ontzat hartuko dira euskarazko nahiz gaztelaniazko dinamikak jarraituko dituzten parte hartzaileak.

** Sariak jasotze aldera, 24 orduko tartea izango du erabiltzaileak @altzolakoura kontuari erantzuteko. Ostantzean beste saritu bat aukeratuko da.

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar