Altzolako Ura edan! 15 arrazoi
28 January, 20211 – Purutasuna.
Altzolako Urak berezkoak ditu ezaugarri onuragarriak. Ez dauka tratamendu beharrik, ez eta desinfektatua izatekoa tratamendu kimiko nahiz mikrobiologikoen bitartez.
2 – Konposaketa.
Altzolako Ura edaten duzun bakoitzean, zer edaten ari zarenaren ziurtasuna duzu.
3 – Bere izaera paregabea eta etengabeagatik.
Berezkoa duen konposaketa konstantea eta etengabeari eskerrak Altzolako Ura mineraletan nahiz zaporean aldakortasun eza du.
4 – Osasuna.
Ura edateak zure gorputzetik toxinak desagertarazteko ahalbidea emango dizu, organismoaren funtzio metabolikoak erraztuz.
5 – Ongizatea.
Ura Bizitza da; ura beharrezkoa dugu bizitzan ohitura osasuntsuak izateko.
6 – Zure Gorputza.
Urak ez du kaloriarik gehitzen zure dietari eta berezkoak dituen mineralak zure gorputzari laguntzen diote.
7 – Azala.
Ura edateak azal leuna baimentzen du, garbia, gaztea, zikinik gabekoa.
8 – Giltzurrunak.
Ura edatean giltzurrunak hidratatzen ditugu eta hondakinen xahutzea baimentzen dugu.
9 – Liseri aparatua.
Urak elikagaien liseriketan laguntzen du. Gure hesteek ura eta zuntza behar dute liseriketa erabat burutzeko. Ura edateak gernu aparatuari laguntzen dio baita.
10 – Gorputzaren tenperatura.
Tenperatura altuak, gehiegizko hezetasunak eta kirolak gure gorputzaren uraren beharra haunditzen dute. Azal nahiz arnasketaren bitartez galtzen dugun ura ordezkatzea beharrezkoa dugu.
11 – Organismo orekatua.
Ura edatean gure organismoa egoera onean izan dadin hidratazio egokia lortu dezakegu.
12 – Garuna.
Gure garuna %75 eta %90 artean uraz osatua dago, pentsatu, gogoratu, erreakzionatu, … hidratazioa falta duen garunak nekez egingo du lan, umore onik ez digu eskainiko, gauzak ahaztuko ditugu, ea.
13 – Lubrikazioa.
Ura edateak marruskadura gutxitzen du, muskuloetako ziztadak ekiditu eta artikulazioak hobetuko ditu.
14 – Zaporea.
Berezko zapore berdindu ezina.
15 – Konfidantza.
Altzolako Ura, ur sanoa eta kontsumorako segurua da, beharrezko garbitasun eta segurtasun erregulazioak bermatzen dutenaren arabera.