Altzola, Euskera eta Herria

Gaztedi Osasuntsua eta Altzolako Ura

Euskal Gaztedi Osasuntsua ezagutuko badugu, Euskalduna eta Altzolazalea beharko luke.

Altzolako Ura, egun Alzola Basque Water gisara ere ezagutzen den Ur Mineral Naturala estuki loturik izan da Euskerari. Deba ibaiaren ibarrean kokaturik, euskal hiztunek aitzinetik izan dute mirari geologiko honen berri, bai eta bere onurena.

Halabeharrez, gure arbasoen kultura eta ezagupenak galbiderantz dijoaz ur kontuetan. Zerbeza, Gintonika, Ardoa eta gainontzeko edaberi buruzko gure Kultura uraren inguruan ditugun ezagupenak gainditzen dituzte, baina aldi berean, gure gorputza % 70ean urez osaturik jarraitzen du.

Urteetan AltzolakoUra dohan bideratu izan da hainbat Herri Kiroletako ekimen eta Kultura ekitaldietara, musutruk. Jarrera honek Altzolako Uraren baliogalera ekarri du publikoaren artean, izan ere, oparian ematean ohitzeak berez dakar baliogalera, kalitatezko ur mineral naturalaren kasuan.

Beraz, egun zirt edo zart egin beharrean aurkitzen gara euskaldunok ur kontuetan. Alegia, duela bizpahiru urte Altzolako iturburua galbidera zeraman kudeaketa ematen ari zen, besteak beste, Gipuzkoako eta orohar Euskal Herriko Ur Mineralaren eskaria nahikoa ez zelako lantegiaren biderapena bermatzeko. Gauzak aurrera, Altzolako iturburuan hurrengo konpromezua dugu eskuartean; “Euskaldun orok, hilean 3 botila erango balitu 30 lanpostu sortzeko gaitasuna izango genuke” dagoeneko 4 lanpostu sortu dira zuen kontsumoari eskerrak.

Beraz, zirt edo zart. Euskalduna bazara, bertakoaren alde egin nahi baduzu, eta Altzolako Uraren iturburuan Naturak eskaintzen digun bedeinkapena Txinatar nahiz Arabiar eskuetan buka dezan nahiko ez bazenu (gure seme alaberi litroko botila 10€tan egokitu liezaiokete), gogo honetik hartuko dugu.

Euskarazko etiketari baino garrantzi haundiagoa ematen diogu gure egunerakoan Altzolarekin Euskaraz egitearen bidea jorratzeari. Zergatik? (eta erantzun honekin hainbat zirikatu eta zirikatzaileren jakinnahia asetu nahiko genuke). Bada, Altzolako Uraren euskal merkatu aktiboa, salmenta guztien %2-3a suposatzen du eta zinez gaitza litzateke Ebrotik behera Euskera bere baitan daraman etiketarekin ura merkaturatzea. Aldiz, “Euskal” izendapena berea egiten duten hainbat marka, ontzikian hitz euskaldun bakarra jartzearekin ziria sartzen digute; honi, guk postureoa esaten diogu. Gure baitan; 1.181 txio @AltzolakoUra twitterreko kanalean, 100 argazkitik gora gure facebookeko AltzolakoUra kanalean, baita Instagram eta bestelako sare sozialetan. Euskarazko mezu hauek euskal gizarteak merezi duen Uraren Kulturaren mesedetan bideratzen ditugu.

Iturburutik gertu bizi den Euskal Herritarra bazara, Uraren Kulturaren berreskuratze honetan zure ekarpena egin nahi bazenu edo eta Herri mailan antolatzen diren ekimenetan Kirola, Ura eta Kultura ustartuko badituzue proposamena bideratzen dizuegu.

Hau eskatzen dugu:

1. Bilatu zure Herrian, Altzolako Urari buruz publikoki idazteko gertu dagoen euskal blogaririk.
2. Idatzi dezala Ura, eta Kirola edo Kultura batzen direneko esparruetan Altzolako Urari buruz, enfokea, gaia eta mamia, libre.
3. Blogariaren mezua zuen ekimenaren sare sozialetan zabaldu, Altzolako Uraren euskal kanalak aipatuz.

Hau eskaintzen dugu:

1. Zure Herrian lekutzen den Kirol froga nahiz Kultura ekimenerako 10 kutxa Ur Mineral Naturala.
2. Gure arreta eta partaidetza mezuaren igorpenean.
3. Altzolako Iturburua bisitatzeko parada, aukeran.

Oharra; Zuen ekimenaren ur beharrak 10 kutxarekin asetuko ez bazenituzte, gainontzeko eskaria banatzaile bitartez eskuratu dezakezue.

Related Post

Alzola Basque Water

Agua Mineral Natural declarada de utilidad pública en 1843 que aflora en el manantial de Alzola, a 29ºC y con la composicion más equilibrada y con beneficios para tu salud

Esta página utiliza cookies: ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar