AECC gipuzkoa jakintza barneratzen laguntzen digu
22 July, 2016“Informazioaren garaian bizi gara. Gaur egun lagunen arteko eztabaidak gutxi irauten dute, erantzuna segundu batzuetan aurki bait dezakegu Interneten. Baina Minbiziaren Aurkako Elkartean argi ikusten dugu, informazio izateak, berau praktikan jartzea ez duela ziurtzen. Hau da, jakintza barneratu eta bizi ohitura bilakatzea da gure kanpainen helburu nagusia.
Ekainak 20tik, Gipuzkoako herri ezberdinetara gerturatzen ari gara, herritarrekin azala zaintzearen garrantziaz hausnartzeko.
Bizi ohiturak jaiotzen garenetik hasten direnez, 3 urtetatik 88 urterarteko gipuzkoarrekin egon gara azken 5 astetan. Adinaren arabera teknika ezberdinak izan ditugu kontutan. Eguzkia gure laguna ipuina kontatu, babesaren jolasa, eguzkiak erretzen gaitu jokoa, abestiak, txapak… erabili ditugu txikienekin eta inkestak eta melaninaren neurketa helduenekin.
“ Eguzkiaz gozatu minik hartu gabe” da gure lema. Horretarako, arropa, txapela, betaurrekoa, gerizpeak eta krema bezalako babesak erabiltzeaz gain ura edatearen garrantzia gogoratu nahi dugu. Hori bait da azal osasuntsu bat izateko errezeta eta azaleko minbizia bezalako gaixotasunak saihesteko bidea.
Horrela laburbiltzen digute Mariona eta Poxpolok
Laster arte eta eskerrikasko.”
AECC_Gipuzkoako prebentzioa eta osasunaren hezkuntza arloko Psikologoa den Maider Sierraren hitzak.