Donostia Urdin Osasuntsu

05/05/2016

Donostia Urdin Osasuntsu – Donostia Azul Salud

Donostia Urdin Osasuntsu – Donostia Azul Salud izenarekin emango da ezagutzera AECC (Kantzerraren Kontrako Espainiar Erkartea) Gipuzkoan duen ordezkaritza eta Alzola Basque Water bateginik bideratuko duten kanpaina soziala, Donostiak ikerketarako duen ahalmena goraipatu eta kantzerraren ikerketa finantzatzeko helburuarekin.

Alzola Basque Water eta Kantzerraren kontrako Espainiar Erakundea

Donostia Urdin Osasuntsua da, ikerketa sustatzea du helburu kanpaina honek.

Osasuna BanaTu! – Donostiak Ikertu dezan

 

Hiriko saltokiak garrantzi haundiko hedabideak zarete hidratazio egokia sustatzeko, baita Donostiak kantzerraren ikerketan puntako gunea izateko bilakaeran ere, eta Donostia Urdin Osasuntsu kanpainak hau nabarmendu nahi du.

 

Alzola Basque Water y AECC

Altzolako iturburuan Arma Sozialen lantegia antolatu dugu – Alzola Basque Water

 

Maiatza bitartean Donostiako saltokietan Alzola Basque Water Ur Mineral kaxak banatuko ditugu dohan. Kanpaina babestea erabakitzen duten saltokiek berea egin ahal izango dute kantzerraren aurkako borroka, Donostian ikerketarako bekak sortzera bideratuko den borondatezko donazio baten bitartez, AECC kudeatzailea izanik.

Donostia Urdin Osasuntsu kanpainak osteguna maiatzak 10ean emango dio hasiera, AECC Gipuzkoak egoitza duen Antiguo auzoan, ondoren Donostia Erdialdera eta Gros auzoetara zabalduko delarik. Uraren banaketa modu aleatorioan egingo da, saltoki kopuru haundiko eremuetan.

 

Alzola Basque Water y AECC lideran la campaña Donsotia Azul Salud

Donostia Urdin Osasuntsu – Lagun diezagukezu osasuna banatzen Donostian ikerketaren alde

Donostiako saltoki guztiak kanpainari atxiki daitezen baimendu asmoz, bazterketarik gabe, San Sebastian Shops elkartearen laguntza eskertu nahi dugu testu honen zabalkundean.

Informazio gehiago www.donostiaazulsalud.com webgunean eta 943457722 telefonoan edo se.cc1711620077ea@ao1711620077kzupi1711620077g1711620077 postan.

 

Donostia Urdin Osasuntsua da eta Uraren Kultura merezi du

Arma Soziala da eta ez kimikoa. Kutxaren barne botila, eta bere barruan, mezua

Kanpainari atxikitu saltokiek webgunean egokitu mapan beraien kokalekua partekatzeko aukera baliatu ahal izango dute, bai eta kanpainaren irudia erabili ere donostiarrek antzeman dezaten beraien laguntasuna.

Kaleetan marketing ekintzak planifikatu dira kanpainaren oihartzuna sustatu eta aukeran, saltokietara publikoa bideratzeko ere.

Ahoz-ahokoa nabarmena izatea espero da eta sarean #donostiaazulsalud eta #donostiaurdinosasuntsu traolak jarraitu ahal izango dira oihartzunaren berri izan nahi bada.

 

 

 

Eskerrikasko Osasuna banatzen laguntzen diguzuelako!

Donostia Urdin Osasuntsua da

SCROLL UP