Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestShare on Google+

Ur Mineral Naturalaren azterketa zertan datza?

Ur Mineral Naturalaren azterketa hainbat parametro aztertzean datza. Iturburuaren ezaugarriak eralda lezaketen aldagaien azterketa abian jartzen da, uraren kalitate mikrobiologikoa, ezaugarri fisikoak, konposizio kimikoa ea aztertzeraino. Eraldaketa hauek modu azkar nahiz geldoan gerta litezke, horregatik epe ezberdinen arabera sailkatuko ditugun analisia ezberdinak.

Espainiako legediak ED 2010/1798, Abenduaren 30ekoak zehazten du, zeinen arabera, personen kontsumorako ontziratu manantialeko uren eta Ur Mineral Naturalen legeztatzen gaituen europar zuzendaritzaren esaneri jarraiki. Legedi honek ontziratu uraren kalitatea zehaztuko duten kontrolak agintzen ditu, eguneroko kontrolak, beste maila batean, hiruhilekoak, eta azkenik, maila gorenean, bost urtez behin egin beharrekoa, zehatzena guztien artean, ura iturburuan aztertzen duena. Altzolako iturburuan eguneroko analisiak egiteko gaitasuna badugu, legeak ezartzen duenari jarraituz, hiruhilerokoa eta 5 urtetik behin egiten direnak legalki akreditatu kanpotar laborategiak egingo ditu.

El agua mineral natural y su análisis

Urari egin beharreko eta legez ezarritako analisi motak, eredu eta maiztasunen arabera sailkatzen dira.

5 urtetik behin, akreditatu laborategiko ordezkaria Altzoalko iturburura gerturatu eta laginak jaso eta analisia burutzen du, bertatik bertara, aldagaien neurketen fidagarritasuna bermatu asmoz. Iturburuan egiten den 5 urtetik behineko uraren kalitatearen azterketa hau ezinbestekoa da Ur Mineral Naturalaren kalitatea bermatzeko.

Alzola Basque Water es Agua Mineral Natural

5 urtetik behineko analisia egiteko kanpoko laborategi bateko ordezkari akreditatua Altzolako iturburura gerturatzen da, neurketak bertatik bertara egitera.

5 urtetik behineko analisiak, 50 zehazpenetik gora eskaintzen digu, uraren kalitatea eta bere konposizio kimikoaren argazkia eskura daiteke, kalitate erizpide ezberdinetan oinarriturik:

  • Kalitate Mikrobiologikoa

  • Uraren ezaugarri orokor zein bererzkoak

  • Uraren konposizio Kimikoa

  • Ura kutsatu lezaketen aldagai organiko nahiz ez-organikoen azterketa.

Mota hontako analisien garrantzia produktuaren etiketan du islada. Uraren aurkezpen gutuna eskuratzen bait da 5 urtetik behineko analisiaren bitartez, konposizio kimikoa, alegia.